Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2016ko irailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4047

EBAZPENA, 2016ko irailaren 12koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, argitara ematen duena Balorazio Batzorde berriaren kideen izendapena eta osaera; batzorde horren ardura honako hau izango da: 2016. urtean Kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duen Aginduaren babespean aurkeztutako eskabideak ebaluatzea (Bitartez deialdia).

Ikusirik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko martxoaren 24ko Agindua, 2016. urtean Kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena (Bitartez deialdia).

Agindu honen balorazio-batzordearen osaera aldatu beharra sortu denez, izendapen berria egiten da Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2016ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidezko izendapena aldatzeko.

Kontuan izanda aipatutako aginduaren 10. artikuluak adierazten duela, deialdi honetara aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko dela, eta kideen izendapena eta haren osaeraren argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez egingo dela.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Mahaiburua: Imanol Agote Alberro jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria (apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuaren lehen xedapen gehigarria betez).

Batzordekideak (hiru aditu-profesional, aztertu beharreko diru-laguntzaren gaiarekin zerikusia dutenak):

Irene Basilio Intxausti anderea.

Rakel Esparza Sanz anderea.

Iker Tolosa Lafuente jauna.

Idazkaria: Mikel Etxeberria Agirresarobe jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Ordezko idazkaria: José Luis Ibarzabal Eguibar jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 12a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala