Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2016ko irailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4043

AGINDUA, 2016ko irailaren 1ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Goierriko Herrien Ekintza fundazioaren estatutuetako 3. artikuluan (xedea) egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2014ko azaroaren 11n, eskabide bat sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean, Goierriko Herrien Ekintza fundazioaren estatutuetako 3. artikuluan (xedea) egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko, hala erabaki baitzuen fundazioaren patronatuak 2014ko maiatzaren 6an. Espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.

Bigarrena.– 2016ko uztailaren 4an, eskabide bat sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean, Goierriko Herrien Ekintza fundazioaren estatutuetako 3. artikuluan (xedea) egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko, hala erabaki baitzuen fundazioaren patronatuak 2015eko azaroaren 10ean. Espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.

Hirugarrena.– Eskabide bietan eman dira 3. artikulu hori aldatzeko arrazoiak, fundazioaren egungo xedea zabaldu nahi dutelako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekiko lankidetza sustatu ahal izateko.

Estatutuak horrela aldatuta, zabaldu egiten da 3. artikuluan adierazitako xedea, honela:

Fundazioaren helburuak izango dira: hezkuntza –irakaskuntza-gradu edo -genero bat ere baztertu barik–, prestakuntza, garapen tekniko-soziala, enpleguaren sustapena, eta lan-munduan txertatzea gizartetik baztertuta dauden edo horren arriskua duten pertsonak, edo desgaituak, edo desabantaila sozial edo laboralen bat dutenak, batez ere Goierri Eskualdeko lurralde-eremuan.

Laugarrena.– Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak, 2016ko abuztuaren 29ko Ebazpenaren bidez, onartu egin du fundazioaren estatutuen aldaketa hori, eta espedientearen ebazpen-proposamena egin du, honako hauek kontuan hartuta:

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, xedapen hauetan eskatutakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2. artikuluetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 33.1. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan; horrenbestez, aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Goierriko Herrien Ekintza fundazioaren (Ordizia, Gipuzkoa) estatutuetako 3. artikuluan egin den aldaketa inskribatzeko agintzea, fundazioaren patronatuak 2014ko maiatzaren 6n eta 2015eko azaroaren 10ean erabakitakoaren arabera, agindu honen data duela, 2014ko uztailaren 18an eta 2015eko abenduaren 14an Ignacio Pagola Villar notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat (protokolo-zenbakiak: 884 eta 1899, hurrenez hurren).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 1a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala