Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2016ko irailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4042

AGINDUA, 2016ko abuztuaren 30ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Fundación Tutelar Usoa fundazioaren estatutuetako 1., 4., 5., (helbidea), 7. (Fundazioaren helburuak), 8., 12. eta 21. artikuluetan egindako aldaketak onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko ekainaren 28an sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Saileko Erregistroan Ana Osaba Sáenz andreak Fundación Tutelar Usoa fundazioaren izenean eta haren ordezkaritzan aurkeztutako eskabidea fundazio horren estatutuen aldaketak eta bat-egiteak inskribatzeko.

Eskabidearekin batera, estatutuen aldaketaren eskritura publikoaren kopia bikoitz baimendua aurkeztu da, zeina 2016ko maiatzaren 30ean egiletsi baitzen, Vitoria-Gasteizko notario Blanca Palacios Guillén andrearen aurrean (protokolo-zenbakia: 846).

Eskritura publiko horretan sartu zen José Manuel Martín Martín jaunak –fundazioaren idazkari gisa, eta lehendakariaren oniritziarekin– 2016ko maiatzaren 5ean Vitoria-Gasteizen emandako ziurtagiria, 2016ko urtarrilaren 26an Patronatuak egindako bilerarena, zeinean, besteak beste, aho batez onartu baitzen fundazioaren estatutuetako 1., 4., 5., (helbidea), 7. (Fundazioaren helburuak), 8., 12. eta 21. artikuluak aldatzea, 17. eta 18. artikuluak ezeztatzea eta fundazioaren estatutuak bat egitea.

Eskrituran, aldatutako artikuluen idazketa berria osorik jasotzen da, bai eta fundazioaren estatutuetako artikulu guztiena ere.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoa.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako eskakizunak bete dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 9/2016 Legearen 37. artikulua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartutakoa. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Hirugarrena.– Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak 2014ko azaroaren 6ko Ebazpena eman du, babeslaritza-funtziotan jardunez eman ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.2 artikuluan aurreikusitakoaren ildotik. Ebazpen horren bitartez, fundazioaren estatutuen aldaketa onartu da, bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 9/2016 Legearen 31.1 artikuluan xedatutakoarekin eta aipatu dekretuaren 33.1 artikuluarekin.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fundación Tutelar Usoa fundazioaren estatutuetako 1., 4., 5., (helbidea), 7. (Fundazioaren helburuak), 8., 12. eta 21. artikuluan egin den aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea, fundazioaren patronatuak 2016ko urtarrilaren 26an erabakitakoa, agindu honen data duela, fundazioak 2016ko maiatzaren 30ean Vitoria-Gasteizko Blanca Palacios Guillén notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 846).

Estatutuetako 5. Artikulua aldatzearen ondorioz, hau da fundazioaren helbide berria: Obdulio López de Uralde kalea 17 behea, Vitoria-Gasteiz.

Estatutuen 7. artikulua (fundazioaren xedeak) aldatzearen ondorioz, hauek dira xedeak, eguneratuta:

«Fundazioaren xedeak

7. artikulua.– Fundazioak Fundación Tutelar Usoa izena hartuko du, eta desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko neurriak egikaritzea du xede. Jarduteko gaitasuna aldatzeko prozesu baten barnean ezarriak edo pertsona haien desgaitasunarekin zerikusia dutenak dira neurriok, interesdunak berak prebentzioz edo horiek ezartzeko legezko gaitasuna duten pertsonek fundazioari eman dizkiotenak, prozesu judizialetan».

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 30a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala