Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2016ko irailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4040

AGINDUA, 2016ko abuztuaren 29koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Arrupe Etxea fundazio zibilaren estatutuetako 14., 15. eta 36. artikuluetan egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2015eko ekainaren 16an, eskabide bat sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailean,Arrupe Etxea fundazio zibilaren estatutuetako 14. artikuluan –Patronatuaren osaketa eta iraupena–, 5.ean –Patronatuko kideen onarpena, ordezpena, kargu-kentzea eta –etetea–, eta 36.ean –fundazioa iraungitzea– egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Aldaketa horiek egitea 2015eko ekainaren 10ean erabaki zuen fundazioaren patronatuak. Espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.

Bigarrena.– Estatuen aldaketa horren bidez egokitzen da fundazioaren gobernu-organoa Espainiako Jesusen Lagundiaren berrantolaketaren arabera; ondorioz, Loiolako Probintzia desegin eta probintzia kanoniko bakarrean batzen da (Jesusen Lagundiaren Espainiako Probintzia). Horrenbestez, estatutuak egoera berrira egokitu behar dira, eta patronatuko karguak ere Loiolako lurraldeko plataforma apostolikora eta tokiko hiru plataforma apostolikoetara, hau da, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroakoetara.

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren eratzeko espedientea hau agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, xedapen hauetan eskatutakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 9/2016 Legearen 37. Eta 51.2. artikuluetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 33.1. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arrupe Etxea fundazio zibilaren (Bilbao, Bizkaia) estatutuetako 14. artikuluan –Patronatuaren osaketa eta iraupena–, 15.ean –Patronatuko kideen onarpena, ordezpena, kargu-kentzea eta –etetea– eta 36.ean –fundazioa iraungitzea– egin diren aldaketak inskribatzea, fundazioaren patronatuak 2015eko ekainaren 10ean erabakitakoak, agindu honen data dutela, eta betiere 2015eko ekainaren10ean Juan Ignacio Gomeza notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat (protokolo-zenbakia: 1026).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 29a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala