Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2016ko irailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3935

EBAZPENA, 2016ko abuztuaren 18koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2016ko literatura-argitalpenetarako diru-laguntzen berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2016ko martxoaren 16an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2016ko martxoaren 3ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2016ko literatura-argitalpenetarako diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.

2.– 2016ko martxoaren 3ko Aginduaren 15.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, jendeak jakin dezan, emandako diru-laguntzen zerrenda osoa, onuradunak, kopuruak eta laguntzen xedea zehaztuta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko martxoaren 3ko Aginduaren babesean, euskarazko eta gaztelaniazko 2016ko literatura edizio-planak garatzeko emandako diru-laguntza guztiak eta horien onuradunak argitara ematea. Datu horiek Eranskinean daude jasota.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 18a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala