Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2016ko irailaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3921

IRAGARKIA, zeinaren bidez Metales de Elgoibar Fundiciones, S.L. enpresari dei egiten zaion, agerraldi bidez Uraren Euskal Agentziaren 2015eko azaroaren 30eko ebazpen-proposamenaren berri emateko. Ebazpen-proposamen honen bidez, Uraren Kanonari dagokion likidazioa jaulkitzen zaio Metales de Elgoibar Fundiciones, S.L. enpresari.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Jakinarazten den egintza: Uraren Kanonari dagokion egiaztapen mugatuko prozedurari hasiera ematen dion Uraren Euskal Agentziaren 2015eko azaroaren 30eko ebazpena. Metales de Elgoibar Fundiciones, S.L.–k C/GI/1974/00020 emakida/baimenaren bidez legeztatutako ur-aprobetxamendu baten titular edo erabiltzaile zuzena izanik, 2014ko ekitaldian kontsumitutako edo erabilitako urari dagokiona.

Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza aipatutako ebazpen proposamena jakinarazten saiatu zen, baina Administrazioari egotz ezin dakizkion arrazoiengatik ez zen helburua lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluetan aurreikusitakoa betez.

Beraz, zitazioa egiten zaie Metales de Elgoibar Fundiciones, S.L. enpresako legezko ordezkariei, enpresari dagokion Uraren Kanonaren likidazioa jaulkitzea proposatzen duen Uraren Euskal Agentziaren 2015eko azaroaren 30eko ebazpen proposamena jakinarazteko, eta Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzan, Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba) helbidean agerraldia egiteko. Iragarki hau EAOean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hamar egun balioduneko epean, egintza honen eduki osoaren berri izateko eta ezagutza hori jasota uzteko.

Aipatutako epean agerraldirik egon ezean, jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 3a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala