Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2016ko irailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3842

AGINDUA, 2016ko uztailaren 7koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Fundación GSR fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Ikusi eta aztertu egin da Fundación GSR fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzeko aurkeztutako espedientea. Hona hemen

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko maiatzaren 27an, Herri Administrazio eta Justizia Sailean eskabide bat sartu zen, Fundación GSR fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko (Gestión de Servicios Residenciales S. Coop. elkarlaneko kooperatiba mistoak sortu zuen fundazio hori). Eskaerari espedienteko agiriak erantsi zaizkio.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoak bilkura egin du, fundazioaren helburuak zilegi eta interes orokorrekoak direla eta fundazioa ekonomikoki bideragarria dela egiaztatzeko, eta 2016ko uztailaren 6an fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman du.

Hirugarrena.– Estatutuen 3. artikuluaren arabera, hau da fundazioaren helburua: merkatu-hobiak sortzea, pertsona nagusien beharrizanak asetzea, eta sektorean jardunbide egokia hedatzea.

Laugarrena.– Estatutuen 5. eta 6. artikuluek diotenez, fundazioaren egoitza Arrasaten dago (Garaia Berrikuntza Gunea, Goiru kalea 1, B eraikina, 2. solairua, Arrasate, Gipuzkoa), eta, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten du.

Bosgarrena.– Sortzaileak 9.000 euroko hasierako ekarpena egin du. Ekarpen hori egin dela agiri bidez egiaztatuta geratu da erregistro-inskripzioko espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 37.1.c) artikuluak. Erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaz onartu zen. Halaber, eraketa-eskrituran bideragarritasun-txosten bat ere dago jasota, horixe aurreikusten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 9.1 artikuluan.

Seigarrena.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek doan beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetan xedatutakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Patronatuko kideak, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, sei kide hauek izango dira hasieran (2022ko maiatzaren 4ra arteko iraupena izango dute karguok):

– Patronatuko burua: Iñaki Roa Bedia jauna, Gestión de Servicios Residenciales S. Coop. kooperatibaren ordezkaria.

– Idazkaria: Klaudia-Andrea Luquita García andrea.

– Diruzaina: Igor Zabaleta Zendagorta jauna.

– Patronatuko kidea: Jorge Morales Martínez jauna.

– Patronatuko kidea: Josë María Usatorre Aranzaba jauna.

– Patronatuko kidea: Purificación de Pablo Otaolal andrea.

Izendatutako guztiek onartu dituzte karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 16.2 artikuluan ezarritako moduan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioa eratzeko espediente hau agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago hemen: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, zeinean finkatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak.

Bigarrena.– Horretarako legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, bete egin da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 9., 10. eta 12. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa. Beraz, legezko eta erregelamenduzko manuen arabera sortu da fundazioa.

Aipatutako arauak eta, oro har, kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak ikusirik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea (Gipuzkoa) Fundación GSR fundazioaren eraketa inskriba dadila Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan –egun honetan eta F-413 erregistro-zenbakiarekin–, eta, horrekin batera, Patronatuaren hasierako kideak ere (zazpigarren aurrekarikoak). Kideok espresuki onartu dituzte karguak, José Luis Amerigo García notarioaren aurrean 2016ko maiatzaren 4an emandako eskritura publikoan xedatu bezala (protokolo-zenbakia: 233).

Bigarrena.– Fundazio hori sailkatzea, helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 2. sekzioan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 7a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala