Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2016ko irailaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3791

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak 24/2016 zehapen-prozedura hasteko hartu duen erabakia.

Sala Kubik (Alaba Jeneralaren kalea 5, Vitoria-Gasteiz) establezimenduaren titularra den Borobila Ekoizpenak, S.L. sozietateari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi zehapen-prozedura hasteko erabakia. Horregatik, iragarki hau argitaratzen da.

Horrenbestez, jakinarazten zaio ezen, 2016ko uztailaren 8an zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela, ustez osasun-araudiaren arau-hauste bat egin duelako (tabakoa).

Legezko ohartarazpenak:

Hamabost egun ditu interesdunak bidezko iritzitako informazioak, agiriak eta alegazioak egin eta aurkezteko, eta frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango du Osasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Gasteiz).

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko 1998ko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 36.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, adierazten zaio 15 egun balioduneko epea duela, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, bidezko iritzitako alegazioak, dokumentuak eta informazioak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz ematen da ebazpenaren berri, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.

Jakinarazpen honek «dies a quo» ondorioak izango ditu, epe-zenbaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 11.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ARTURO LÓPEZ RUIZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala