Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, zerbitzuen administrazio-kontratua formalizatzeari buruzkoa, xede honekin: «Vitoria-Gasteizko Barruti Judizialeko organo judizialen jakinarazpenak, zitazioak eta egintzak burutzeko, haiek berehalakoan, atez ate, autoan eta banan-banan banatzea, beste garraiobide batekin ezin bada egin».
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: A-047-DAPJ-2015.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) CPV: 60120000-5.
e) Lizitaziorako iragarkia non argitaratu den: EHAA.
f) Lizitaziorako iragarkia noiz argitaratu den: 2016ko maiatzaren 6a.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 125.454,54 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: zenbateko garbia: 125.454,54 euro gehi 12.545,46 euro (BEZari dagozkionak). Guztira: 138.000 euro.
6.– Formalizazioa:
a) Esleipen-eguna: 2016-06-27.
b) Formalizazio-eguna: 2016-07-14.
c) Kontratista: «Radio Taxi Juzgado 2.016» ABEE.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 138.000 euro, BEZa barne.
e) Eskaintza esleipendunaren abantailak: kontratugilearen profilean argitaratutako esleipen-ebazpenean adierazten dira.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 12a.
Zerbitzu zuzendaria,
JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.