Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, merezimendu lehiaketa prozeduraren bidez, Getxoko Udaleko Giza Baliabideen eta Antolaketaren arduradun lanpostuaren (indarrean dagoen lanpostu zerrendaren 19. kodea) adjudikazioari buruzkoa.
Alkate-udalburu jaunak, 2016ko abuztuaren 18an, 3599. ebazpena eman zuen, eta ebazpen-zatian honakoa adierazten du hitzez hitz:
«Lehenengoa.– Alkatetzaren urtarrilaren 14ko 74/2016 zenbakidun Alkatetze-Dekretu bidez onetsitako deialdiari dagokion (Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 2016ko urtarrilaren 22ko 14. alean argitaratu zen) eta jarraian agertzen den lanpostua esleitzea, merezimenduen lehiaketaren prozeduraren bitartez:
– Lanpostua: 19.
– Izena: Giza Baliabide eta Antolaketaren arduraduna.
– Abizenak eta izena: Lakarra Arrastia, Jesús María.
Bigarrena.– Adjudikazio hau argitaratzea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean eta deialdian aurreikusitako gainerako medioetan.
Hirugarrena.– Adierazitako lanpostua adjudikatzean jatorrizko lanpostua utzi egingo da. Deialdian lortutako lanpostuaz jabetu baino egun bat lehenago utzi beharko da jatorrizko lanpostua.
Laugarrena.– Lanpostuaz jabetzeko eguna 2016ko irailaren 22a izango da».
Getxo, 2016ko abuztuaren 22a.
Ogasun, Ekonomia Sustapen eta Giza Baliabideetako zinegotzia,
INAZIO URIARTE GOROSTIAGA.