Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
124/2016 DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea kargutik kentzen duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) hizkian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Segurtasun sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko abuztuaren 30ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
1. artikulua.– Joseba Iñaki Gurtubai Artetxe jauna Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde kargutik kentzea, beste kargu bat beteko baitu beste Administrazio batean, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Donostian, 2016ko abuztuaren 30ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.