Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2016ko abuztuaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3696

EDIKTUA, 396/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 396/2015 prozedura arrunta bideratu da, Transolver Finance Efc, S.A. sozietateak eskatuta, Bilvending, S.L. sozietatearen aurka. Prozedura horretan, epaia eman da. Idazpuruak eta epaitzak hau diote hitzez hitz:

197/2015 EPAIA

Epailea: Maria Esther Gonzalez Rodríguez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamabosteko azaroaren hemeretzia.

Alderdi demandatzailea: Transolver Finance Efc, S.A.

Abokatua: Jesus Javier Fernandez Castañeda.

Prokuradorea: Elsa Pacheco Gurpegui.

Alderdi demandatua: Bilvending, S.L., auzi-ihesean.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: ondasun-errentamendua.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Elsa Pacheco Gurpegui prokuradoreak Transolver Finance, Establecimiento Financiero de Crédito, S.A. sozietatearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Bilvending, S.L. auzi-iheslariaren aurkakoa. Horrenbestez, deklaratzen dut azkenduta dagoela Y12L20130000026 zenbakiko finantza-errentamendu edo leasing kontratua, 2013ko maiatzaren 22an sinatua; horrez gain, deklaratzen dut kontratu horren xedea (ibilgailu industriala, Iveco markakoa, Daily 70C17L E5375 modeloa, ZCFC70C100D486245 bastidore-zenbakia, 2557-HRL matrikula) auzi-jartzailearen jabetza dela, eta ez beste inorena, eta demandatuak galdu egingo dituela finantza-errentamenduaren kuotak direla-eta entregatutako kopuruak. Demandatua kondenatzen dut deklarazio hauek onartu eta betetzera, ibilgailua auzi-jartzaileari itzultzera, eta auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera:

a) 4.116,42 euro, muga eguneratutako eta ordaindu gabeko finantza-errentamenduen kuotengatik.

b) Honako hauek biderkatzearen ondoriozko kopurua: lehenengo kontratu-kuotaren zenbatekoa BEZik gabe (486 euro) bider 2015eko ekainaren 7tik aurrera igarotzen den hilabete edo hilabete-frakzio bakoitza, auzi-jartzaileari kontratuaren xede den ondasuna itzuli arte.

c) Judizioaren kostuak.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4750 0000 00 0396 15). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Bilvending, S.L. demandatuari jakinarazpena legez jarritako moduan egiteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko uztailaren hamabostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala