Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2016ko abuztuaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3695

EDIKTUA, 38/2016 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Hirugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: Ediktua. L2 38/2016 hitzezko judizioaren apelazioa.

Errekurtsogilea: Agustin Galan Martin eta Monica Mendez Fuentes.

Abokatua: Juan Reig Gurrea eta Jose Maria Iturrioz Perez.

Prokuradorea: Cristina Palacio Querejeta eta Amalia Rosa Saenz Martin.

Errekurritua: Jose Javier Amo San Miguel, Maria Begoña Arteagabeitia San Juan, Ainhoa Iglesias Arteagabeitia eta Ricardo Sanchez Romera.

Gaia: hitzezko judizioa.

Aipatutako errekurtsoan, epaia eman zen 2016-03-10ean. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

Ezetsi egiten dut Agustin Galan Martin-en ordezkari prozesalak jarri duen apelazio-errekurtsoa, eta ezetsi egiten dut Monica Mendez Fuentes-en ordezkari prozesalak jarri duen apelazio-errekurtsoa –2015eko abuztuaren 11ko 442/15 hitzezko judizioko autoetan Barakaldoko lehen auzialdiko 6 zenbakiko epaitegiak emandako epaiaren aurkakoak–. Horrenbestez, berretsi egiten dut ebazpen hori, eta gora jotzeko errekurtso honen kostuak apelatzaile bakoitzari ezartzen dizkiot, ezetsitako errekurtsoa dela bide.

Jose Javier Amo San Miguel demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko -PZLbko- 497.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko uztailaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala