Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2016ko abuztuaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3597

IRAGARKIA, 2016ko uztailaren 26koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde-ordezkariarena, Gipuzkoako Lurralde Historikoan, «Sistiaga» Meatzea Emakida Ustiatzeko Proiektua aldatzeari dagokionez, ustiatze-proiektua eta ingurumen-inpaktuari buruzko azterlana jendaurrean erakusteko dena.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko 21/2013 Legeko 36. Artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, aipatu dokumentazioa jendaurrean erakusten da.

Eskatzailea: Altuna y Uria, S.A. Loiola Auzoa 25 behea, 20.730 Azpeitia (Gipuzkoa).

Dokumentazio erabilgarria:

1.– Zaharberritze-plana eta ustiatze-proiektua.

2.– Ingurumen-inpaktuari buruzko azterlana.

Eta guzti hori publiko egiten da, aipatu dokumentazioa aztertu ahal dadin honako leku hauetan:

1.– Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Easo kalea 10, 20.006 Donostia, telefonoak: 943 022567 eta 943 022515.

2.– Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza; Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, egoki irizten zaien alegazioak eta erreklamazioak (ale bitan) aurkeztu ahal daitezen, hogeita hamar egun balioduneko epearen barruan, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hara.

En Donostia, 2016ko uztailaren 26a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIÉRREZ.

Ahalmenak Eskuordetuta (2016-07-22ko Ebazpena).

Industria eta Energia Administrazioaren koordinatzaile,

FRANCISCO JAVIER ECHEVERRIA ISASA.


Azterketa dokumentala