Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2016ko abuztuaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
3595

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetarako EAEko hiru lurralde historikoetako inprimaki ofizialak eta ez ofizialak, bozketarako kartazalak eta gainerako kartazalak egin eta banatzea helburu duen administrazio-kontratua formulatu izana argitara emateko dena (Espedientea: PE-0027/16).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: PE-0027/16.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: hornidura.

b) Xedea: iragarki honen idazpuruan agertzen dena.

C) Loteak: hiru (ikus baldintza teknikoen pleguko IV. eranskina).

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 160.000 euro (132.231,41 euro eta 27.768,59 euro, BEZari dagozkionak).

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2016ko ekainaren 28a.

b) Formalizazio-eguna: 1. lotea: 2016ko uztailaren 12a / 2. lotea: 2016ko uztailaren 12a / 3. lotea: 2016ko uztailaren 11.

c) Kontratista: 1. lotea: Imprenta Sacal S.L.U. / 2. lotea: SAM S.A. de Talleres de Manipulación de Papel / 3. lotea: Zelatun, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 1. lotea: 30.016,20 euro / 2. lotea: 30.000 euro / 3. lotea: 18.206,87 euro.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 27a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala