Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2016ko abuztuaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
3594

IRAGARKIA, Arrasaten (Gipuzkoa) dagoen Ertzaintzaren herritarrentzako arreta-bulegoa eraberritzeko lanen administrazio-kontratua formalizatu egin dela jakinarazteko dena (Espedientea: O-004/2016).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: O-004/2016.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: obrak.

b) Deskribapena: Arrasaten (Gipuzkoa) dagoen Ertzaintzaren herritarrentzako arreta-bulegoa eraberritzeko lanak.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkari ofizialetan argitaratu zen: 2015eko abenduaren 28ko EHAA, 246. zenbakiduna.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: prezioa eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra da.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 435.996,10 euro.

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2016ko ekainaren 6a.

b) Gauzatze-eguna: 2016ko uztailaren 7a.

c) Kontratista: UTE OAC Arrasate (Indenort PV, S.L. y Proviser Ibérica, S.L.)

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 300.610,79 euro.

Erandio, 2016ko uztailaren 26a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala