Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2016ko abuztuaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3590

EDIKTUA, 416/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 416/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Maria Yañez de la Torre.

Demandatua: Khadija Ghaouat.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-06-23an. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut Maria Yañez de la Torrek Khadija Ghaouaten aurka aurkeztutako demanda, eta, ondorioz, kondenatzen dut demandatua 1.860 euro ordaintzera. Horretaz gainera, ebazpen honetako zuzenbideko bigarren oinarrian zehaztutako interesa sorraraziko du kondenako zenbatekoak.

Ebazpen hau irmoa da, eta, beraren aurka, ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Khadija Ghaouat demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala