Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2016ko abuztuaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3588

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 150/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 150/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Salva Industrial S.A.

Abokatua: Francisco Tuduri Esnal.

Prokuradorea: Maria Begoña Alvarez Lopez.

Demandatua: Jaume Vives Lorenzo.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Auzi-ihesean den eta helbide ezezaguna duen Jaume Vives Lorenzo-ren aurka bideratutako judizio horretan, epaia eman zen, 2016ko apirilaren 19an.

Jaume Vives Lorenzo demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2016ko apirilaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala