Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2016ko abuztuaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3587

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 704/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 704/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Weneslm Martin Martin

Abokatua: Roberto Ruiz Hourcadette.

Prokuradorea: Jesus Gurrea Frutos.

Demandatua: Olga Patricia Play Valencia.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-03-07an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Olga Patricia Piay Valencia-ren aurka, Weneslaa Martín Martín-en izenean eta ordez Gurrea prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut; eta demandatzaileari honako hauek pagatzera kondenatzen dut demandatua: erreklamatutako 2.562,12 euroko zenbatekoa, eta 2015eko irailaren 16tik harako interes legezkoak; prozedura honetako kostuak ere alderdi demandatuari ezartzen zaizkiolarik.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri».

Olga Patricia Play Valencia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2016ko uztailaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala