Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2016ko abuztuaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZA
3582

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 28koa, Autoridad Territorial del Transporte de Gipuzkoa-Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako Asanblada Orokorreko idazkariarena, erdi mailako teknikariaren lanpostu bat betetzearen deialdiaren ingurukoa.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2016ko abuztuaren 5ean (149 zenbakiduna), argitaratu dira osorik deialdia arautuko duten oinarriak honako postuetan:

Erdi mailako teknikari bat, A2 taldekoa, lehiaketa-oposizio sistemaren bitartez eta barne promozio bidez.

Aurkezteko epea, gehienez ere 20 egun naturalekoa izango da, EHAAn iragarkia hau argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Deialdi honetako hurrengo iragarkiak, oinarriek hala diotenean, erakundearen iragarki taulan, http://www.atgipuzkoa.eus web orrian, jakinaraziko dira.

Donostia, 2016ko uztailaren 28a.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako Asanblada Orokorreko idazkaria,

SEGUNDO DÍEZ MOLINERO.


Azterketa dokumentala