Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2016ko abuztuaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LEIOAKO UDALA
3580

IRAGARKIA, Leioako Udaleko bi teknikari lanpostu betetzeko lehiaketaren deialdiari buruzkoa.

Alkatetzaren 2016ko uztailaren 29ko 1831 Dekretuaren bidez, Zerbitzu Orokorretako AOT eta ABT abokatu (giza baliabideen eta kontratazio administratiboaren arduraduna) lanpostuak betetzeko lehiaketaren deialdia onartu zen; lanpostuen zerrendan 1003/36 eta 4001/21 kodeak dauzkatenak.

Deialdiaren iragarkia eta oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 150. zenbakian argitaratu ziren, 2016ko abuztuaren 8an.

Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, deialdiaren iragarkia EHAAn argitaratzen den egunaren ondoko egunetik aurrera zenbatuta.

Leioa, 2016ko abuztuaren 8a.

Jarduneko alkatea,

IBAN RODRÍGUEZ ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala