Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2016ko abuztuaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
3579

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2016ko uztailaren 13ko Ebazpena. Ebazpen horrek iragartzen du Giza Baliabideen zuzendariaren 2016ko uztailaren 12ko Ebazpena zer egunetan jarriko den Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan. Aipatutako ebazpenaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen behin-behineko zerrendak onartzen dira.

Giza Baliabideen zuzendariaren 2016ko uztailaren 12ko Ebazpenean ezarritakoaren arabera, zeinaren bidez Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen behin-behineko zerrendak onartzen baitira, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinaraztea 2016ko irailaren 6an Giza Baliabideen zuzendariaren 2016ko uztailaren 12ko Ebazpena jarriko dela Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan. Aipatutako ebazpenaren bidez, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen behin-behineko zerrendak onartzen dira.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaierarik ematen administrazio-bideari, eta, honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko dute Segurtasuneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera zenbatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 13a.

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala