Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2016ko abuztuaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3552

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 320/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 320/2015 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Bicam 2000, S.L.

Alderdi demandatua: Promociones y Proyectos Itxaslur, S.L., Juan Jose Coria Otegui, Elena Arrizabalaga Zaldua, Eleder Basurto Ardanza, Ignacio Iñigo Lecumberri Castaños, Maria Gainza Igual, Alfonso Fernando Elosua Diaz eta Maria Lourdes Clerico.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

EPAITZA

Promociones y Proyectos Itxaslur, S.L. –Amman Quincoces prokuradoreak ordezkatua–, Eleder Basurto Ardanza, Juan José Coria Otegui, María Gainza Igual –Otero Mendiguren prokuradoreak ordezkatuak–, Ignacio Íñigo Lecumberri Castaños, Elena Arrizabalaga Zaldua –Olabarría Cuenca prokuradoreak ordezkatuak–, Alfonso Fernando Elosua Díaz eta M.ª Lourdes Claricola –auzi-iheslari deklaratuak–. Guzti horiek aurka, Bican 2000, S.L. baltzuaren ordez Atela Arana prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten dut; eta ondorioz, Promociones y Proyectos Itxaslur, S.L. baltzua honako hauetara kondenatzen dut: Bican, S.L. Baltzuari Bizkotour, S.L. baltzuaren 125 partaidetza sozialak berrerostera, 500.000 euroko prezioan; gainontzeko demandatukideek (Promociones y Proyectos Itxaslur-ekin batera) solidarioki erantzun beharko dutelarik aipatu prezioari. Demandatuei ezartzen dizkiegu kostuak.

Jakinaraz bekie alderdiei.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (Kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Maria Lourdes Clerico demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Getxo (Bizkaia), 2016ko maiatzaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala