Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2016ko abuztuaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3524

IRAGARKIA, B-47/2016-T zehapen-prozedurari hasiera emateko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hartu duen erabakia jakinarazteko dena.

Jose Luis Garcia de Diego jaunari –Getxoko Particular de Alonso kalean (3. zk-an) dagoen «Bar Anaiak» establezimenduaren jabeari– ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko egintza. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2016ko uztailaren 1ean zehapen-espedienteari hasiera eman zitzaiola, osasun-araudiaren balizko arau-hauste batengatik (tabakoa).

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamabost eguneko epea du hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko; epe horretan, halaber, espedientea ikusi ahal izango du Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Rekalde zumarkalea 39A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2016ko uztailaren 20a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala