Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2016ko abuztuaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3521

EDIKTUA, 2016ko uztailaren 21ekoa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, honako dekretu honetan aurreikusitako diru-laguntzei buruzko ebazpenak jakinarazten dituena: 255/2006 Dekretua, abenduaren 19koa, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena.

Aipatutako ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan -Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan- xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie zerrendatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan eskura dezaketela (Intxaurrondo kalean 70-2., 20015 Donostia).

Aipatutako ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen; beraz, haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 21a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER MIGUEL DE LA HUERTA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala