Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2016ko abuztuaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3518

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 15ekoa, Osasuneko sailburuordearena, Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zenbakia), Sendagaien Informazio- eta Ebaluazio-Batzordeen Sarea eratu zen. Sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordea.

Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zenbakia), Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kideak izendatu ziren.

Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Rafael Ilardia Lorentzen jauna (Farmazian lizentziatua eta Ospitaleko Farmazian espezialista) Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kide kargutik kentzea.

Bigarrena.– Carmen Floristán Imizcoz andrea (Farmazian lizentziatua eta Ospitaleko Farmazian espezialista) Ospitaleen Eremuan Erabiltzeko Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea.

Hirugarrena.– Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari. Hilabeteko epea izango dute horretarako, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 15a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.


Azterketa dokumentala