Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2016ko abuztuaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3503

EDIKTUA, kalteak erreklamatzeko bideratutako 369/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 369/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Oroitz Erdaide Rubio.

Abokatua: Andrea Aguado Muela.

Prokuradorea: Elena Fdez. de Marticorena Cerecedo.

Demandatua: Aurora Pernia Gutierrez.

Gaia: kalteak erreklamatzea.

Aipatu judizioan epaia eman da, 2016-01-18an. Idazpuruak eta xedapenek hau diote:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Fernández de Marticorena Cerecedo prokuradoreak Oroitz Erdaide Rubior izenean aurkeztutako demanda, Aurora Pernia Gutiérrez aurkakoa,auzi-iheslaria bera. Horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari bi mila eta bostehun eta zazpi euro eta hamabi zentimo (2.507,12) eta 2015eko maiatzaren 26tik sortutako zenbatekoaren gaineko legezko interesak ordaintzera; sortutako kostuak ere berak ordainduko ditu.

Jakinaraz bekie alderdiei.

Ebazpen honen aurka, ez dago inongo errekurtsorik jartzerik.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Aurora Pernia Gutierrez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka ezingo du errekurtsorik jarri demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2016ko ekainaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala