Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2016ko abuztuaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3486

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 18koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita Iñigo Iruretagoiena Agirrezabalaga jaunak gainditu egin duela 2016ko martxoaren 17ko Ebazpenak (2016ko apirilaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Iñigo Iruretagoiena Agirrezabalaga jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: 72454254E. Kodea: AGC8L1 – D00111-5. Jakintza arloa: «Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak». Saila: Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historia. Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea (Bizkaiko Ordezkaritza). Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Nazioarteko Zuzenbide Publikoa I» eta «Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2016ko uztailaren 18a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

XABIER ETXANIZ ERLE.


Azterketa dokumentala