Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2016ko abuztuaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3413

115/2016 DEKRETUA, uztailaren 27koa, krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituen uztailaren 29ko 158/2014 Dekretua indargabetzen duena.

Krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituen uztailaren 29ko 158/2014 Dekretuak krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko jarraibideak (EBAO –Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala– 20004/C 244/02) betetzen zituen, indarrean baitzeuden hura onartu zenean, eta Batzordearen Erabakiak (2013-10-22) krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntza horien araubidearen baliotasuna onartzen zuen –Bideratu programa–, 2015eko abenduaren 31ra arte.

Horrenbestez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren proposamenez, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea eta gainerako organo aholku-emaile interesdunak entzun ondoren eta Gobernu Kontseiluak 2016ko uztailaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Indargabetuta geratzen da 158/2014 Dekretua, uztailaren 29koa, krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituena.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Indargabetu diren arauen arabera izapidetu diren espedienteek arau horien pean jarraituko dute amaitzen diren arte.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko uztailaren 27an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala