Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2016ko abuztuaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3412

AGINDUA, 2016ko uztailaren 15ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailetako lanpostuak betetzeko lehiaketako balorazio-batzordearen osaera aldatzeko dena. Lanpostu horiek «Hezkuntza eta zientzia» jakintza-arlokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daude.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko maiatzaren 24ko Aginduaren bidez, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia eta berariazko oinarriak onartzen dira. Lanpostu horiek «Hezkuntza eta zientzia » jakintza-arlokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daude.

Lehiaketa horren balorazio-batzordearen osaera aldatzeko beharra sortu denez, bi izendapen berri egiten dira Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko maiatzaren 24ko Aginduaren bidez izendatu zirenak ordezteko.

Euskal Funtzio Publikoaren Legeko 46. artikuluan eta hurrengoetan, eta urriaren 13ko 190/2004 Dekretuak onartu zuen EAEko administrazio publikoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorriz, aipatu legearen 6.1.j) artikuluak ematen didan eskumenaz baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Vicente Francisco Esparza Pujana jauna kide titular izendatzea, Jose María Heras Martín jaunaren ordez.

Bigarrena.– Jose Pablo De Juan Landaburu jauna kide titular izendatzea, María Eugenia Santos Urdiain andrearen ordez.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 15a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IŃAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala