Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2016ko abuztuaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3409

1210/2016 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Juan Fernando Izquierdo Quirce izendatu da erakunde honetako pertsonal fakultatiboaren (BAME) osasun-prestakuntza espezializatuaren ikasketa buruaren eginkizunak betetzeko.

AURREKARIAK

1.– Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 192/2016 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko pertsonal fakultatiboaren (BAME) osasun-prestakuntza espezializatuaren ikasketa buruaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko.

2.– Osakidetzako zuzendari nagusiaren apirilaren 11ko 379/2016 Ebazpenaren bidez, Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuan pertsonal fakultatiboaren (BAME) osasun-prestakuntza espezializatuaren ikasketa buruaren eginkizunak lehiaketa bidez esleitzeko prozesuaren Hautaketa Batzordea izendatu zen.

3.– Adierazitako prozesurako eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta, garaiz eta forman, bi pertsonak baino ez zuten izena eman. Biek betetzen zituzten deialdiko baldintzak.

4.– Balorazio Batzordea eta horniketa-prozesuan izena emandako bi pertsonak 2016ko ekainaren 17an batzartu ziren, eta helburu hartarako idatzitako aktatik ondorioztatzen den eran jardun zen. Jatorrizko akta helbururako zabaldutako administrazio espedientean jasota dago.

5.– Batzartutako parte-hartzaileen merezimenduen eta euskararen ezagutzaren balorazioa deialdiak agindutako eran egin da, eta, lortutako puntuaziorik handienaren arabera, eta Balorazio Batzordeko kideek aho batez adostuta, hauxe erabaki da: Juan Fernando Izquierdo Quirce izendatzea erakunde honetako pertsonal fakultatiboaren (BAME) osasun-prestakuntza espezializatuaren ikasketa buruaren eginkizunak betetzeko.

OINARRI JURIDIKOAK

I.– Prozesuan bete egin dira Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 192/2016 Ebazpenaren 7. ataleko aurreikuspenak. Ebazpenaren bidez, Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuan pertsonal fakultatiboaren (BAME) osasun-prestakuntza espezializatuaren ikasketa buruaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zen.

II.– Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 2016/192 Ebazpenaren 8. atalean adierazitakoarekin bat etorriz, prozedura Barrualde-Galdakao ESIren zuzendari gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da. Ebazpena EHAAn argitaratu beharko da.

Ebazpen honen xede den gaia Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenen parte da. Eskumenak Osakidetzaren estatutuen 15. artikuluan aurreikusita daude; estatutu horiek azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren.

III.– Ebazpenak ondorioak izango ditu interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera.

Arestian adierazitakoa kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Juan Fernando Iizquierdo Quirce jaunari esleitzea Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuan pertsonal fakultatiboaren (BAME) osasun-prestakuntza espezializatuaren ikasketa buruaren eginkizunak. Arduraldia Osakidetzan egiten duen lanaldi osoaren ehuneko hogeita hamarrekoa izango da.

Bigarrena.– Eginkizunen esleipenak erabateko ondorioak izango ditu ebazpena interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpena interesdunari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpena argitaratzea EHAAn.

Ebazpenean erabakitakoaren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Osakidetzako zuzendari nagusiaren aurrean, ebazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean. Hori guztia indarrean dagoen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorrita.

Galdakao, 2016ko uztailaren 5a.

Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala