Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2016ko uztailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3398

608/2016 EBAZPENA, 2016ko ekainaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetzan lanpostu bat izateko gaitasunaren balorazio-batzordea aldatzen duen 1466/2012 Ebazpena aldatzen da.

ZIOEN ADIERAZPENA

Martxoaren 3ko 176/2008 Ebazpenaren bidez, lanpostua izateko Gaitasunaren Balorazio Batzordea sortu zen, lanpostua eskuratzeko egiten diren azterketa medikoetan sortzen diren kasuak aztertzeko, laneratzeko suposizioetan jasotakoak, bai lotura estatutario finkoan bai aldi baterakoan ere.

Ekainaren 1eko 1099/2011 Ebazpenaren bidez, aipatutako lanpostua izateko Gaitasunaren Balorazio Batzordea aldatu zen. Horretarako, bere laugarren atalean, aipatutako batzordea osatzen duten kideak ezartzen dira eta haien izendapena ebazpen horren 1. eranskinean jasotzen da.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 1466/2012 Ebazpenaren bidez, Osakidetzan lanpostu bat izateko Gaitasunaren Balorazio Batzordea aldatzen duen 1099/2011 Ebazpena aldatzen da.

Ezarritako ahalmenaz baliatuta eta Osakidetza erakunde publikoaren estatutu sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 11. eta 12. artikuluak aplikatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 1466/2012 Ebazpenak aldatzen duen 1099/2011 Ebazpenaren laugarren atala aldatzea. Atal hori horrela gelditzen da:

«Laugarrena.– Batzordeak izaera teknikoa du eta Osakidetzako Prebentzioko Oinarrizko Unitateetako fakultatibo medikoek eta teknikariek osatuko dute.

Kide hauek egongo dira:

a) Presidentea: Buruzagitzako eginkizunak betetzen dituen edo bete dituen Prebentzio Zerbitzuko sanitario bat. Kalitateko botoa izango du, berdinketa egonez gero.

b) Bost batzordekide, gehienez, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuko fakultatibo medikoen eta teknikarien artean izendatutakoak. Horietako bat Batzordearen idazkari funtzionala izango da, horren kasuak jasotzeko.

c) Aholkularia: Osakidetzako Hautaketa eta Horniketa Zerbitzuaren buruzagitza duen pertsona, hitzarekin baina botorik gabe.

d) Idazkaria: Giza Baliabideetako Zuzendaritzako teknikari bat, hitzarekin baina botorik gabe».

Bigarrena.– Batzorde honetako kideak Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpenaren bidez izendatuko dira.

Hirugarrena.– Ebazpen honen «I. eranskinean» Gaitasunaren Balorazio Batzorde honetako kideak jasotzen dira.

Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; hala ezartzen da azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 13a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

I. ERANSKINA
GAITASUNAREN BALORAZIO BATZORDEKO KIDEAK

Presidentea: José Javier Arrizabalaga Azurmendi. Medikua. Osakidetzako Prebentzio Zerbitzu Korporatiboko burua.

1. batzordekidea: Idoia Sagasta Muruamendiaraz. Osakidetzako Prebentzio Zerbitzu Korporatiboko medikua. Batzordearen idazkari teknikoa.

2. batzordekidea: Ana Isabel Collazos Dorronsoro. Bilbao-Basurtu ESIko POUko medikua.

3. batzordekidea: Mercedes Petralanda Aburto. Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko POUko medikua.

4. batzordekidea: Elsa Elguea Uranga. Donostialdea ESIko POUko medikua.

5. batzordekidea: Elena Gabilondo Larrañaga. Arabako ESIko POUko medikua.

Aholkularia: Miriam Aparicio Sanz.– Hautaketa eta Horniketa Zerbitzu Korporatiboko burua.

Idazkaria: Agustín Jimeno Santiago. Giza Baliabideetako Zuzendaritzako teknikaria.


Azterketa dokumentala