Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2016ko uztailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3396

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 14koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituzten balorazio-batzordeen kideak izendatzen dituena eta Batzordeen osaera argitaratzen duena.

Ikusirik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 15eko Agindua, ikus-entzunezkoen arloan garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kontuan izanda aipatutako Aginduaren 8. artikuluak aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko bi balorazio-batzorde eratuko direla eta batzorde horien kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpen bidez egingo dela adierazten duela.

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeen kideak izendatzea eta batzorde horien osaera argitaratzea.

1.– Film laburren produkzioa delako modalitatean balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:

Mahaiburua: Imanol Agote Alberro, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Begoña Vicario Calvo andrea

– Itxaso Paia Ruiz andrea

– Víctor Iriarte Oñate jauna

– Alberto Arizkorreta Gurutzeaga jauna

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

2.– Proiektuen garapena eta zinemarako fikziozko film luze, zinemarako animaziozko film luze eta sortze-dokumentalen produkzioa delako modalitateen balorazio-batzordeak, berriz, kide hauek izango ditu:

Mahaiburua: Imanol Agote Alberro, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Puy Oria Rubio andrea

– Coro Odriozola Sagastume andrea

– Vanesa Fernández Guerra andrea

– Begoña del Teso Feijoo andrea

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 14a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala