Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2016ko uztailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3395

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 12koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta bere osaera argitaratzen duena.

Ikusirik dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko maiatzaren 17ko Agindua.

Kontuan izanda agindu horren 10. artikuluak aipaturiko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzorde batek ebazpen-proposamena egingo duela eta Batzorde horren kideak izendatzea eta bere osaeraren argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpen bidez emango direla jasotzen duela.

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:

Batzordeburua: Imanol Agote Alberro (Kultura Ondarearen zuzendaria).

Idazkaria: titularra eta ordezkoa, hurrenez hurren, Mikel Etxeberria Agirresarobe eta Imanol Arana Ariz (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko teknikariak).

Batzarkideak:

a) Koreografi sorkuntza: Blanca Arrieta Albandoz; Igor de Quadra Belaustegigoitia; José Agustín Pérez López.

b) Dantza konpainiak sendotzea: Arturo García Fiel; Ana López Asensio; José Agustín Pérez López.

c) Dantza-lanen ekoizpena: Natividad Buil Franco: Laura Etxebarria Lus; Ana López Asensio; Fernando Piñeiro Fernández; Ana Remiro Esnoz.

d) Dantza profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza: Mari Carmen Agüero Montoya; Elena Alzaga Bilbatua; Lide Arana Arregui.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratatu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 12a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala