Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2016ko uztailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3394

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 7koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Lanhitz deialdiari dagozkion 2016ko diru-laguntzak esleitzen dituena.

2015eko abenduaren 30ean argitaratu zen (EHAA, 248. zk., 5505. zk.) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko abenduaren 23ko Agindua. Horren bidez, entitate pribatuek Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten lantokietan, 2016an, euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak ematea arautzen da (Lanhitz deialdia). Aginduak finkatutakoari jarraituz, eta, aldi berean, balorazio-batzordeak eginiko proposamenak kontuan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honetako I. eranskinean jasotzen diren entitateak baztertutzat jotzea, eranskinean bertan jasotzen diren arrazoiengatik.

2. artikulua.– Ebazpen honetako II. eranskinean jasotako entitateei diru-laguntza ematea, bertan zehazten diren zenbatekoetan.

3. artikulua.– Ebazpen honetako III. eranskinean jasotzen diren entitateei diru-laguntzarik ez agintzea, eranskinean bertan jasotzen diren arrazoiengatik.

4. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.

5. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea herritar orok jakin dezan.

6. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat ados ez badago hartutako ebazpenarekin, eta gora jotzeko errekurtsoa jarri nahi badu, gorako errekurtsoa jar diezaioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 7a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

PATXI XABIER BAZTARRICA GALPARSORO.

I. ERANSKINA
ONARTU EZ DIREN EDO ATZERA EGIN DUTEN ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
DIRU-LAGUNTZA JASOKO DUTEN ENTITATEAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
DIRU LAGUNTZARIK GABE UTZITAKO EGITASMOAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala