Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2016ko uztailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3393

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 7koa, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kiroletako zuzendariarena, Kirol Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntzaren Estatutuetan egindako aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duena.

Kirol Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntza EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu zen 1989ko maiatzaren 22an, 161. zenbakiarekin. Orain Federakuntzaren estatutuetan artikulu bat aldatu da.

Kirol Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntzak 2016ko otsailaren 19an egindako Ezohizko Batzar Orokorrean bere estatutuen 18.1 artikulua aldatzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Kirol Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntzaren Estatutuen 18. artikuluaren 1. atalaren aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu horren 1. atala honela idatzita gelditzen delarik:

«18. artikulua.– 1.– Kirol-klub eta -taldeak batzordeko kide izango dira, Euskadiko Kirol Erakundeetako Erregistroan inskribatu eta dagokien lurralde federazioari atxikita egonda, hauteskundeak egiten diren denboraldian zehar nahiz aurrekoan zehar kirol-jarduera garrantzitsua burutu dutenak, bi urteotan gutxienez hamar kirolzaleren baimenak eskuragarri izango balituzte.»

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotzen denaren arabera, administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen kontra Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen aurrean gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, jakinarazten den egunaren biharamunetik hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 7a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala