Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2016ko uztailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3392

AGINDUA, 2016ko uztailaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatzeko Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Itsaso Andueza Fernández andrea, Euskadiko Gazteriaren Kontsiluaren ordezkari dena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea.

Bigarrena.– Maialen Olabe Aguirre andrea, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ordezkari gisa.

Hirugarrena.– Oiane Fernández Azkorra andrea, Euskadiko Eskola Kontseiluan, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ordezkari den Maialen Olabe Aguirre andrearen ordezko izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 15a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala