Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2016ko uztailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3385

AGINDUA, 2016ko uztailaren 26koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko maiatzaren 30eko Aginduaren laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2016ko ekainaren 16ko EHAA, 114. zk.), honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Víctor Monreal de la Iglesia Gipuzkoako Lan Ikuskaritzaren Zuzendariordetzako Lan Ikuskaritzako buru izendatzea (kodea: 511211; dotazioa: 4).

Bigarrena.– Izendapen honek 2016ko abuztuaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 26a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.


Azterketa dokumentala