Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2016ko uztailaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3344

IRAGARKIA, 2016ko uztailaren 6ko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariaren Ebazpenari buruzkoa, administrazio-espedientea bidali dela jakinarazteko eta prozeduran interesa duten pertsonak epatzeko dena.

Estatuko Administrazioak hasitako 317/2016 prozedura arruntari buruzko administrazioarekiko auzi-errekurtso aurkeztu zen 2015eko abenduaren 22ko 236/2015 Dekretuaren aurka (2016 urtarrilaren 15eko EHAA, 9. zk.), zeinaren bidez zehazten baita Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma, eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak egin du 317/2016 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskaera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta, beraz, prozeduran interesatuta dauden pertsonei dei egiten zaie, nahi izanez gero, haien interesak defenditzeko ager daitezen aipatutako prozeduran bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialen argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 6a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala