Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2016ko uztailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
3294

IRAGARKIA, ideia-lehiaketa honen lizitazioari buruzkoa: «Eskultura bat diseinatzea, ondoren egitea eta Elgoibarko desagertutako pertsonen gorpuzkien kolunbarioan jartzea» (Espedientea: 03G/03S/2016).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.

c) Espediente-zenbakia: 03G/03S/2016.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: ideia-lehiaketa; epaimahai batek esku hartuko du, aurreproiektu mailan, eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginean onetsiriko azaroaren 14ko Legegintzako Lege Dekretuaren 184. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera, eskultura bat diseinatzea, ondoren egitea eta Elgoibarko desagertutako pertsonen gorpuzkien kolunbarioan jartzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Elgoibarko hilerrian jarriko da.

d) Gauzatzeko epea: 2016ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa epaimahaiduna.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Zenbatekoa, guztira: 72.600,00 euro (BEZa barne).

5.– Fidantza: ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.

b) Helbidea: Diaz Haroko Maria kalea 3, 3.a.

c) Herria eta posta-kodea: Bilbao 48013.

d) Telefonoa: 94 403 28 42.

e) Telefaxa.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko irailaren 15a.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena, halakorik badago (taldeak, azpitaldeak eta kategoria): ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa edo profesionala: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko irailaren 15a.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.

2) Helbidea: Diaz Haroko Maria kalea 3, 3.a.

3) Herria eta posta-kodea: Bilbao 48013.

9.– Iragarkien gastuak: ez da eskatzen.

10.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

11.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo webgunea: www.gogora.euskadi.eus

12.– Jakinarazpenak egiteko telematika-sistema: ez.

Bilbao, 2016ko uztailaren 15a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.


Azterketa dokumentala