Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2016ko uztailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3281

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 21ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta behin-behineko emaitza horiek behin betiko bihurtzen dituena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen 2016ko urtarrilaren 29ko Ebazpenaz (2016-02-15eko EHAA, 30. zk.).

Deialdi honetako ohiko azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda argitaratu zen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2016ko ekainaren 23ko Ebazpenaz (2016-06-24ko EHAA, 120. zk.).

Zerrenda honen kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, aurkeztutakoak aztertu egin dira. Gauzak horrela,

EBAZTEN DUT:

1.– Agintzea argitara daitezela hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra jarri eta onartu diren azterketarien erreklamazioen emaitzak, www.ivap.euskadi.eus helbideko Euskara atalaren Hizkuntza-eskakizunak azpiatalean.

2.– Gaitzestea hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako beste erreklamazio guztiak.

3.– Behin betiko bihurtzea 2016ko ekainaren 23ko Ebazpenaz argitaratutako behin-behineko emaitzak.

4.– Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 21a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala