Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2016ko uztailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3279

AGINDUA, 2016ko uztailaren 12koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Herri Administrazio eta Justizia Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Herri Administrazio eta Justizia Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko ekainaren 1eko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2016ko ekainaren 7ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kabinetean, goi-kargudunaren idazkari lanposturako (520010 kodea eta 170 dotazioa) deialdia betetzeke uztea.

Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du; eta beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hara; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, bi hilabeteko epean, EHAAn agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 12a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala