Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2016ko uztailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3173

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 29koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez Ogasun eta Finantzetako sailburuari eskuordetzen baitzaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpeko administrazio-eraikinak gas naturalez hornitzeko kontratazioa, 2017. eta 2018. urteetarako.

Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio kudeaketa zuzeneko eraikinetan orokorrean erabili behar diren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzari egozten zaizkion gai eta zerbitzuak kontratatzea. Izan ere, halaxe dago ezarrita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren V. Kapituluan eta lehen xedapen gehigarrian eta Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 192/2013 Dekretuaren 12.d) artikuluan (2013ko apirilaren 18ko EHAA, 74. zk.).

192/2013 Dekretuaren 12 a) artikuluak, halaber, zuzendaritza horri ematen dio eskuratze zentralizatua duten ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko prozeduren garapen-proposamena.

Gaur egungo ikuspegiaren arabera, jarraian zehaztutako eraikinen segurtasun-zerbitzuak modu zentralizatuan kontratatzeak, batetik, zerbitzuen kudeaketa hobetzen du, eta, bestetik, gastu publikoa arrazionalizatzen du: Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren menpeko kudeaketa zentralizatuko eraikinak, Ogasun eta Finantza Sailaren gainerako eraikinak eta haren erakunde autonomoen eta sozietate publikoen erakinak.

Halaber, 136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak ahalbidetzen du Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumenak kudeaketa zentralizatua ez duten bestelako eraikinetara zabaltzea. Zabaltze hori honela gauzatzen da: hitzarmen bidez, administrazio-klausula zehatzen pleguetako aurreikuspen espezifikoen bidez, edo Herri-administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak jasotzen dituen formulen bidez.

Lehenago adierazitako eremuan gasa eskuratzeko kontratazioa modu zentralizatuan gauzatzeko formula egokia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluan eskumenak eskuordetzeari dagokionez aurreikusitako formula bera da:

«1.– Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».

Hori dela-eta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuaren 8.1.d) artikuluak (2013ko apirilaren 24ko EHAA, 78. zk.) Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari ematen dizkion eskumenak baliatuz –horien artean dago sailaren kontratazio-organo izatea, lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 1.000.000 baino handiagoa ez duten kontratuetan–, honako hau

EBAZTEN DUT:

I.– Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren esku uztea eranskinean aipatutako eraikinetako 2017-2018 urterako gas naturala kontratatzeko eskumena.

Eskuordetzea Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak jasotzen dituen eta kontratuari ezartzeko diren gai hauetara zabalduko da:

● Kontratua prestatzea (II. Liburua).

● Kontratua esleitzea (III. Liburua, I. Titulua, I. Kapitulua).

● Administrazioaren eskumenak, aldaketa, iraungitze, lagatze eta azpikontrataziorako IV. Liburuko, I. Tituluko, I. Kapituluan oro har aurreikusten direnak, eta hornidura-kontratuetarako IV. Liburuko, II. Tituluko IV. Kapituluan berariaz aurreikusten direnak.

● Kontratua formalizatzea (III. Liburua, I. Titulua, I. Kapitulua).

II.– Eskumena ematen duen organoaren baitan jarraituko dute kontratazio-organoari dagozkion gainerako eskumenek, eta, bereziki, egindako zerbitzuen betetzeari onespena emateko eta euren ordainketa agintzeko eskumenek.

III.– Izenpetu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean eskuordetzea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 29a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala