Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2016ko uztailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3172

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 25ekoa, Gazteriako eta Kiroletako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2016ko edizioko garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteen zerrenda.

2015eko abenduaren 14ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako 2016ko deialdia egiten duena, 2015eko abenduaren 21ean argitaratu zen EHAAn.

Agindu horren 10.1 artikuluan xedaturikoa betez, Gazteriako eta Kiroletako zuzendariak, Hautaketa Batzordeak 2016ko apirilaren 10ean egindako proposamena ikusita, ebazpena eman zuen 2016ko apirilaren 12an. Ebazpen horren bidez, 2016an «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako gazteak izendatu zituen, baita ordezkoak ere. Horrez gain, ebazpenean jasota dago, baita ere, hautatu ez diren pertsonen zerrenda.

Aginduaren 10.3 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunei, banan-banan, Gazteriako eta Kiroletako zuzendariaren ebazpenaren berri emango zaie. Horrez gain, zerrenda guztiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, zabalkunde osoa izan dezaten.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– EHAAn argitaratzea 2016an «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako garapenerako lankidetza-jardueretan parte hartzeko aukeratutako pertsonen zerrenda (ikus I. eranskina), zabalkunde osoa izan dezan. Pertsona horiek «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2016ko deialdia egiteko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2015eko abenduaren 14an emandako Aginduaren babespean aukeratu dira (2015eko abenduaren 21eko EHAA) .

Bigarren artikulua.– EHAAn argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, ordezko izendatutako pertsonen zerrenda (ikus II. eranskina).

Hirugarren artikulua.– EHAAn argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, aukeratu ez diren pertsonen zerrenda (ikus III. eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 25a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala