Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2016ko uztailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3166

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 15ekoa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Emaitek Plus laguntza-programarako 2016ko ekitaldiko deialdia.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduaren bitartez arautzen da Emaitek Plus laguntza-programa.

Aipatutako aginduaren 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, egoki da, 2016ko ekitaldiari doakionez, diru-laguntzetarako urteko deialdia publikoa egitea; eta, hartarako, beharrezko arauak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 11. artikuluan ezarritako eskumenaz baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Helburua.

Ebazpen honen helburua da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzetarako 2016ko ekitaldiko deialdia egitea. Agindu horren bitartez, Emaitek Plus laguntza-programa arautzen da: programa horren bidez laguntzen dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Ikerketa Kooperatiboko Ikerketa Zentroak eta Teknologia Zentroen jarduera ez-ekonomikoa. Hartarako finantziazioa esleituko zaie, betiere daukaten jarduera globalaren emaitzak aztertu eta ebaluatu ostean.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Deialdiko laguntzak finantzatzeko, 52.650,000 euro erabiliko dira. Erabilpen horrek bat etorri beharko du Euskal Autonomia Erkidegoaren 2016ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan hartarako ezarritako aurrekontu-kredituekin. Abenduaren 23ko 5/2014 Legaz onartu ziren aurrekontu horiek.

Agindu arautzaileko 2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, deialdiko aurrekontu-zuzkidura guztizkoa bi zenbateko bereizitan banatuko da:

– Foku anitzeko teknologia zentroentzako: 38.850.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatitzen da:

– Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua, 37.684.500,00 euro.

– Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua, 37.684.500,00 euro.

– Ikerketa kooperatiboko zentroentzako: 13.800.000,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatitzen da:

– Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua, 13.386.000,00 euro.

– 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko, zentroen jarduera-planak: 414.000,00 euro.

Eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik eta haiek ebatzi baino lehen, zenbateko horiek aldatu ahal izango dira; betiere, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren beste laguntza-programa batzuk exekutatu eta agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera. Aldaketarik izanez gero, Berrikuntza, Teknologia eta Lehiakortasuneko sailburuordeak ebazpena emango du, aurreko guztiaren berri emateko.

3. artikulua.– Aginte-koadroaren helburuak, pisuak eta adierazleak.

2016ko deialdi honi dagokionez, Aginte-koadroko pisuak eta adierazleak ekainaren 23ko 109/2016 Dekretuko III. eranskinean jasotakoak izango dira; dekretu horren bitartez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sare arautzen eta eguneratzen da, agente onuradunaren tipologia bakoitzerako. 2016ko ekitaldiko betetze-helburuak honako honetan ezartzen dira: agente onuradunaren tipologia bakoitzerako 20120rako markatutako xedea betetzearen % 70.

4. artikulua.– Eskabideak eta epeak.

1.– Eskabide-orriak eta behar diren ereduzko agiriak non eskuratu ahal diren; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren helbide elektronikoan, laguntzetarako deialdia egin ostean (http://www.industria.ejgv.euskadi.eus).

2.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren erailaren 16ko Aginduko 12.3 artikuluan zehazten da erakunde onuradunek aurkeztu behar dituzten agiriak. Agindu horren bitartez, Emaitek Plus laguntza-programa arautzen da. K eta I atalen kasuan, 2016ko ekitaldiren denbora-tartea hartuko du. 2015eko ekitaldiarekiko ebaluatuko da emaitzetara zuzendutako zentro teknologikoari egokitzea.

3.– Eskabideak eta gainerako agiri osagarriak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde-ordezkaritza egokietan edo Sociedad para la Transformación Competitiva / Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI) delakoan aurkeztu beharko dira, zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako bideetarik edozein erabiliz.

4.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunean hasi, eta 2016ko irailaren 12an amaituko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunenetik sortuko ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 15a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala