Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2016ko uztailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3165

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 5ekoa, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez Ogasun eta Finantzetako sailburuari eskuordetzen baitzaio Herri Administrazio eta Justizia Sailaren mendeko administrazio-zentroetarako gas naturalaren horniketa -2017. eta 2018. urteetarakoa- kontratatzeko eskumena.

Aintzat hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren V. Kapituluan eta lehenengo xedapen gehigarrian, eta Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 192/2013 Dekretuaren 12.d) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (201-04-18ko EHAA, 74. zk.), Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio kudeaketa zentralizatuko eraikinetan kontratazioak egitea, hain zuzen ere, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari esleituak izanik erabilpen orokorrekoak diren material edo zerbitzuei dagokienez.

192/2013 Dekretuaren 12 a) artikuluak, halaber, zuzendaritza horri ematen dio eskuratze zentralizatuko ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko prozeduren garapen-proposamena egitea.

Gaur egun, uste da ezen, beherago zehaztutako erakinetan, gas naturalaren horniketa era zentralizatuan kontratatzeak lagundu egiten duela bai horniketaren kodeketa hobetzen, eta bai gastu publikoa arrazionalizatzen ere: Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumenpeko kudeaketa zentralizatuko erakinak; Ogasun eta Finantza Sailaren gainontzeko erakinak, eta Jaurlaritzari eta bere erakunde autonomo edo sozietate publikoei atxikitako gainetiko erakinak.

Lehen aipatu den 136/1996 Dekretuaren 19. artikuluaren arabera, modu zentralizatuan kudeatzen ez diren beste eraikin batzuetara ere heda daitezke Baliabide Orokorretako Zuzendaritzaren eskumenak. Hedapen hori honelaxe gauzatzen da: hitzarmen bidez, administrazio klausula zehatzen pleguetan aurreikuspen berariazkoak ezarriz edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean jasotako formulen bidez.

Eskumenak eskuordetzeari dagokionez azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluan aurreikusitakoa da -aipatutako eremuan- gas naturalaren horniketa era zentralizatuan kontratatzeko formula egokia (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Hau xedatzen du artikulu horrek:

«1.- Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzean eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira -nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan- edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».

Herri Administrazio eta Justizia Sailaren organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuko 6.3 artikuluak (2013-04-18ko EHAA, 74. zk.) eskumen batzuk esleitzen dizkio Zerbitzu zuzendariari, eta horien arabera honako funtzio hauek dagozkio: Saileko kontratazio-organo denez dagozkionak.

EBAZPEN DUT:

I.- Ogasun eta Finantzako sailburuari eskuordetzea, eranskinean zehazten diren erakinei dagokienez, gas naturalaren horniketa -2017. eta 2018. urteetakoa- kontratatzeko eskumena.

Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legeren testu bateginari buruzko irailaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuan aurreikusitako honako arlo hauetara hedatuko da eskuordetzea, betiere arlook kontratuari aplikatu beharrekoak badira:

- Kontratua (II. Liburua) prestatzea.

Kontratuaren esleipena (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

Administrazioaren eskuduntzak, aldaketa, iraungitzea, lagapena eta azpikontratazioa, izaera orokorrarekin IV. liburukiko I. tituluko I. kapituluan aurreikusten direnak, eta izaera partikularrarekin -hornidura-kontratuetarako- IV. liburukiko II. tituluko IV. kapituluan aurreikusten direnak.

- Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

II.- Organo eskuordetzailearen esku geldituko dira kontratazio organoari dagozkion gainerako eskumenak, eta, bereziki, emandako zerbitzuen burutzapenari onespena ematea eta horien ordainketa agintzea.

III.- Sinatu eta hurrengo egunean hartuko du indarra eskuordetzea honek.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 5a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN MARÍA ZUBELDIA ARRIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala