Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2016ko uztailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3162

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 13koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2016. urtean enpresei eta entitate pribatuei diru-laguntzak emateko eta ukatzeko zen 2016ko maiatzaren 16ko Ebazpena aldatzen duena. Diru-laguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2015eko abenduaren 4ko Ebazpenaren bidez, 2016. urtean diru-laguntzak emateko deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta erakunde pribatuei, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko.

2015eko abenduaren 4ko Ebazpenaren 12.1 artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebatziko ditu, horretarako izendatutako Hautaketa Batzordeak proposatuta, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2016ko maiatzaren 16ko Ebazpenaren bitartez, 2016. urtean enpresei eta entitate pribatuei diru-laguntzak eman eta ukatu ziren. Diru-laguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko ziren, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten.

2015eko abenduaren 4ko Ebazpen horren 10. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu nahi den jardueraren kostuaren % 50 izango da, gehienez ere; eta onuradun bakoitzeko, 10.000 eurokoa, gehienez ere. Ehuneko laurogeiko muga aplikatuko zaie (gehienez, 10.000 euro) irabazi-asmorik gabeko erakundeei, alegia: onurak titular edo partaideen artean banatzen ez dituztenei.

Adierazitakoagatik, diru kopuru berriak banatu ostean Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean dauden enpresa eta entitate pribatuei emandako diru-laguntzak aldatzea, bakoitzari izendatu zaion diru-zenbatekoaz, guztira, berrogeita hamasei mila hirurehun eta berrogeita bi euro eta laurogeita sei zentimo (56.342,86) eman dira. Bakoitzari emandako zenbateko zehatza ere jasotzen da eranskinean.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen dio. Beraz, ebazpenaren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 13a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala