Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2016ko uztailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BILBOKO UDALA
3158

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasun Saileko zinegotzi ordezkariaren Ebazpena, Udaltzaingoaren kategoriaren bereizgarriei buruzkoa.

Zinegotzi ordezkariak, gaurko Ebazpenez, hauxe xedatu du:

Lehenengoa.– Bilboko Udaltzaingoko funtzionarioek uniformea jantziz gero, dagokien kategoriaren bereizgarriak eramango dituzte.

Bigarrena.– Uniformearen sorbaldakoetan eta txapelean egongo dira bereizgarriak, Ebazpen honetako I. eta II. eranskinetan jasotako diseinuarekin bat etorrita. Haien banaketa apurka-apurka egingo da, aurrekontu-atalek ahalbidetu ahala.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren Segurtasun Koordinazioko Zuzendaritzari bidaltzea, aurreko txostenarekin batera.

Laugarrena.– Ebazpena hau Bizkiako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Denek jakin dezaten adierazten du guzti hori.

Bilbao, 2016ko maiatzaren 24a.

Herritarren Segurtasun Saileko zinegotzi ordezkaria,

TOMÁS DEL HIERRO GURRUTXAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala