Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2016ko uztailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3154

EDIKTUA, exequatur-ari buruz bideratutako 281/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 281/2016 exequatur-ari buruzkoa.

Demandatzailea: Yadira Vanesa Amaya Mero.

Abokatua: Maria Teresa Diaz de Apodaca Diaz.

Prokuradorea: Francisco Jose del Bello Martin.

Demandatua: Elvis Jonathan Salcedo Vera.

Gaia: exequatur.

Aipatutako judizioan, autoa eman da 2016-06-06an, eta honela diote xedapenek:

2016ko ekainaren 6an eman zen 267/16 Autoa, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu den 281/2016 exequatur prozeduran. Honako hauek dira alderdiak: batetik, demandatzailea, Yadira Vanessa Amaya Mero, Del Bello prokuradorearekin, eta, bestetik, demandatua, Elvis Jonathan Salcedo Vera, zeina auzi-ihesean baita eta prozesu-ordezkaririk ez baitu. Fiskaltza ere alderdi izan da. Epaiaren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke 20 eguneko epean.

Elvis Jonathan Salcedo Vera demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala