Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2016ko uztailaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3153

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 30ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten duena eta Aludium Transformación de Productos, S.L.U.ri emandako ingurumen-baimen bateratua aldatzen eta ordezten duena, Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) udal-mugartean aluminioa galdatu dezan.

AURREKARIAK

Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 25eko ebazpenaren bidez Alcoa Transformación de Productos, S.L.ri ingurumen-baimen bateratua eman zitzaion, Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) udal-mugartean aluminioa galdatzeko jarduerarako.

Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren 2008ko abuztuaren 14ko Aginduaren bidez Alcoa Transformación de Productos, S.L.k 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zen. Agindu hartan zati batean onetsi zen gora jotzeko errekurtsoa, eta 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren Bigarren (B.1.1.2, B.1.1.3, B.1.2.2, B.1.2.3, B.1.2.5, B.1.3.1, C.1, C.2, C.3, D.3 azpi idatzi-zatiak) eta Hirugarren idatzi-zatiak aldatu ziren.

Ingurumeneko sailburuordearen 2010eko irailaren 8ko Ebazpenaren bidez 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez Alcoa Transformación de Productos, S.L.ri Amorebieta-Etxano (Bizkaia) udalerrian aluminioa galdatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen bateratua aldatu eta eraginkor egin zen. Ebazpen hartan, aipatu den ebazpenaren idatzi-zati hauek aldatu ziren: Lehenengoa, Bigarrena, B.1.1.2, B.1.1.3, B.1.2.1, B.1.2.2, B.1.2.3, B.1.2.4, B.1.2.5, B.1.3, B.1.3.1, B.1.3.2, B.1.4, B.1.5, C.1, C.2 eta C.4 azpi idatzi-zatiak, Bosgarrena eta Zazpigarrena.

Ingurumeneko sailburuordearen 2010eko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez, 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez Alcoa Transformación de Productos, S.L.ri Amorebieta-Etxano (Bizkaia) udalerrian aluminioa galdatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen bateratua aldatu zen. Aldaketa hori, isurketa-kontroletan sartutako parametro baten akats bat zuzentzean zetzan.

Ingurumeneko sailburuordearen 2012ko irailaren 21eko Ebazpenaren bidez, Alcoa Transformación de Productos, S.L.ri Amorebieta-Etxano (Bizkaia) udalerrian aluminioa galdatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen bateratua aldatu zen. Ebazpen horretan, 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren Bigarren idatzi-zatia aldatu zen.

Ingurumeneko sailburuordearen 2013ko abenduaren 19ko Ebazpenaren bidez Alcoa Transformación de Productos, S.L.ri Amorebieta-Etxano (Bizkaia) udalerrian aluminioa galdatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen bateratua aldatu zen, eta honako honetan zetzan aldaketa hori: euri-isurketako uretarako hidrokarburo-bereizgailua instalatzea aluminio-muxarrakinak deskargatzeko gunean, eta biozida gisa erabiltzeko kloro dioxidoren ekoizpenerako ekipamendua instalatzea hozte-sisteman. Halaber, 2008ko apirilaren 25eko Lehenengo, Bigarren, Bosgarren eta Zazpigarren idatzi-zatiak aldatu ziren.

Ingurumeneko sailburuordearen 2015eko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez, Alcoa Transformación de Productos, S.L.ri emandako ingurumen-baimen bateratua Aludium Transformación de Productos, S.L.U.ri eskualdatu zitzaion, Amorebieta-Etxano (Bizkaia) udalerrian.

2014ko abenduaren 10ean, Estibaliz Pérez andreak, Aludium Transformación de Productos, S.L.U.ren izenean eta haren ordezkari gisa, Amorebieta-Etxanoko instalazioan zepak berreskuratzeko eta aluminiozko txatarrak galdatzeko labe berria instalatzeko proiekturako ingurumen-inpaktuaren ebaluazio prozedura izapidetu baino lehenagoko jarduketak egiteko eskatu zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean eta ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatuta dagoenaren arabera.

2014ko abenduaren 22an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak zenbait erakunderi txostena egiteko eskatu zien, ingurumen-inpaktuari buruzko azterlanaren zabaltasuna eta xehetasun-maila zehazteko. Zehazki, honako hauei egin zien eskaria: Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Kultura Sailari; Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiari; IHOBEri, Uraren Euskal Agentziari, Kantauriko Ur Konfederazioari eta Amorebieta-Etxanoko Udalari.

2015eko otsailaren 12an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena egin zuen, ingurumen-inpaktuari buruzko azterlanaren zabaltasuna eta xehetasun-maila zehazteko.

2015eko ekainaren 10ean, Pedro Escudero Castejón jaunak, Aludium Transformación de Productos, S.L.U.ren izenean eta haren ordezkari gisa, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari ingurumen-baimen bateratua emateko eskatu zion, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin ondoren, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Amorebieta-Etxanoko instalazioan zepak berreskuratzeko eta aluminiozko txatarrak galdatzeko labe berria instalatzeko. Eskaerarekin batera honako dokumentazio tekniko hau aurkeztu zuen:

– Proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana

Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k, ingurumen-baimen bateratuaren eskariarekin batera, hirigintza-txostenaren kopia aurkeztu zion Amorebieta-Etxanoko Udalari.

2015eko irailaren 22an, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak sustatzaileari eskatu zion Amorebieta-Etxanoko instalazioan zepak berreskuratzeko eta aluminiozko txatarrak galdatzeko labe berria instalatzeko ingurumen-baimen bateratua konpon zezala. 2015eko urriaren 9an, Pedro Escudero Castejón jaunak, Aludium Transformación de Productos, S.L.U.ren izenean eta haren ordezkari gisa, informazio gehigarria aurkeztu zuen.

Aurkeztutako dokumentazioaren askitasuna egiaztatu ondoren, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak 2015eko urriaren 27an eman zuen ebazpenaren bidez, Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k sustatutako proiektua jendaurrean jarri zen 30 laneguneko epean, egoki irizten ziren alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen hura, 2015eko azaroaren 10ean. 2015eko abenduaren 3an ondoko auzokide bakoitzari jakinarazi zitzaion, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2015eko abenduaren 3an eta Estatuko Aldizkari Ofizialean abenduaren 4an iragarkia argitaratuz. Halaber, formatu elektronikoan zegoen espedientearen oinarrizko dokumentazioa herritarren esku jarri zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren web-orrian.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2016ko urtarrilaren 25ean Ingurumenaren Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Kultura Sailari; Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiari; Uraren Euskal Agentziari, eta Amorebieta-Etxanoko Udalari.

Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 38. artikuluan xedatuta dagoena aplikatzeko, 2016ko urtarrilaren 26an eta 2016ko martxoaren 16an Ingurumenaren Administrazioaren Zuzendaritzak sustatzaileari jendaurrean jartzeko izapidearen emaitza igorri zion, eta eragindako Administrazioei eta interesdunei kontsulta egin zien.

2016ko martxoaren 21ean sustatzaileak argibide gehigarriak aurkeztu zituen, eragindako Administrazioei eta interesdunei eskainitako entzunaldi-izapidean jasotako txostenen edukia ikusita, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eskatu zuen.

2016ko maiatzaren 17an, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan aplikatzeko, Aludium Transformación de Productos, S.L.U.ren esku utzi zen espediente osoa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak egindako ebazpen-proposamenaren zirriborroa erantsita.

2016ko maiatzaren 23an, Pedro Escudero Castejón jaunak, Aludium Transformación de Productos, S.L.U.ren izenean eta haren ordezkari gisa, idatzia igorri zuen, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak egindako ebazpen-proposamena onartzeko.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horrek atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea du helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriz ingurumen osoaren babes-maila altua lortzeko.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluak xedatzen duena aplikatzeko, ingurumen-baimen bateratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueretako edozein garatzen duten instalazioak ustiatzeko.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak (industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen du Errege Dekretu horrek) 6. artikuluan xedatuarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta lerro guztiak, zehazki, 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueraren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusi teknikoa dutenak.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, Amorebieta-Etxano (Bizkaia) udalerrian aluminioa galdatzeko Aludium Transformación de Productos, S.L.U.ren instalazioetan planteatzen den aldaketa funtsezko aldaketa da.

16/2002 Legearen 11. artikuluaren xedatuta dagoenaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten administrazio publikoen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen legerian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Aludium Transformación de Productos, S.L.U.ren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: ibilgura isurtzeko baimena, saneamendu-sare orokorrera ur sanitarioak eta industriako hondakin urak isurtzeko baimena, atmosferara isurketak egiteko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapen batzuen artean, hondakinak sortu eta kudeatzeari eta lurzoruaren eta lur azpiko uren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela egiaztatu da, aginduzko txostenak igorriz.

Aipatu uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen bateratua emateko prozedurak jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egin ahal izateko administrazio eskudunek herritarren ekintzen gainean esku hartzeko dituzten administrazio-bitartekoak ordezkatuko ditu. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen bateratua tokiko agintarientzat loteslea izango da baldin eta jarduerak egitea ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen alderdiei buruzko aipamena egiten denean ere. Aipatutako 28. artikuluan adierazten da aurrez xedatutakoak ez diela kalterik egiten jarduera sailkatuei buruz aplikatu behar diren autonomia erkidegoko arauei, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, jarduera sailkatuen araubidea araututa dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Aludium Transformación de Productos, S.L.U.ri dagokion ingurumen-baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteko otsailaren 27ko 1998/27 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu da Sailaren txostena.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak 41. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura bete behar dute, nahitaez, legearen 1. eranskinean jasota dauden eta Euskal Autonomia Erkidegoan egin nahi diren plan eta proiektu publiko zein pribatuek. Prozedura hori ingurumen-inpaktuaren adierazpenarekin amaitzen da, eta adierazpen hori beharrezkoa da aipatutako proiektu horiek gauzatzeko edo baimentzeko administrazio-ebazpena eman ahal izateko. Era berean, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta aplikatzekoa da Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinean jasotako proiektuetan.

Halaber, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 11.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeko, autonomia erkidegoek beharrezkoa dena xedatuko dute ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako jarduerak eta autonomi erkidegoko araudian ingurumen-inpaktua ebaluatzeko ezarritako beste figura batzuk ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran sartu ahal izateko, hala eska badaiteke eta autonomia erkidegoak horretarako eskumena badu.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legean adierazitakoari jarraikiz, ingurumen-organoak neurriak hartu ditu ingurumen-inpaktua ebaluatzeko jarduerak ingurumen-baimen bateratuaren prozeduran txertatzeko. Alde horretatik, aipaturiko prozedura horren izapideetan proiektuak izan ditzakeen eraginak batera hartu dira kontuan, haren bideragarritasuna zehaztearren, bai ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko araudiaren ikuspegitik, bai eta uztailaren 1eko 16/2002 Legean jasotako gainerako ingurumen-manuen ikuspegitik. Bateratze hori ikus daiteke, halaber, ingurumen-baimen bateratua emateko ebazpen-proposamenaren aurreko proiektuaren balioespen orokorrean. Proposamen honetan ere sartuta dago ingurumen-inpaktua ebaluatzeko aipatutako prozesuaren emaitza. Horretarako, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten du lehenengo idatzi-zatian, aldeko irizpenarekin, eta aukeratutako kokapenean proiektua bideragarria dela adierazten du, ingurumen-ondorioei soilik erreparatuta; proiektua zer baldintzatan gauzatu behar den ere ezartzen du, eta baldintza horiek koherenteak dira uztailaren 1eko 16/2002 Legea aplikatuz proiektuari ezarriko zaizkion neurri zuzentzaileekin.

Instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak finkatzeko, eta ingurumena oro har ahalik eta gehien babesteko ustiapenari ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenen erabilera eta aplikatzekoa den arloko legerian ezarritako neurriak eta baldintzak. Bereziki, Europako Batzordearen honako dokumentu hauen edukia kontuan hartu da: Galdaketa, BREF «Reference Document on Best Available Techniques in the Smitheries and Foundries Industry» (2005eko maiatza); burdinarik gabeko metalurgia, «Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems» (2001eko abendua), eta Europako Batzordearen «Reference Document on Best Available Techniques for Emissions from Storage» (2006ko uztaila).

Orain arte azaldu denaren arabera, espedienteko txostenak aztertu eta proiektuaren osotasunaren ingurumen-ebaluazioa egin ondoren, ebazpen-proposamena sinatu zen, zeinetan jaso egin baitziren Aludium Transformación de Productos, S.L.U. enpresak sustatutako aldaketa-proiektuak bete beharreko baldintzak.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuak xedatutakoari jarraikiz, organo honek eskumena du ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena egiteko eta ingurumen-baimen bateratua emateko.

Honako hauek aztertu dira: Ebazpena, 2016ko maiatzaren 17koa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailarena; 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen ebaluazioarena; 196/2013 Dekretua, apirilaren 9koa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; eta aplika daitekeen gainerako araudia; eta, horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Amorebieta-Etxano udalerrian sustatzailearen, Aludium Transformación de Productos, S.L.U.ren instalazioetan zepak berreskuratzeko eta aluminiozko txatarrak galdatzeko labe berria instalatzeko ingurumen-inpaktuaren aldeko adierazpena egitea, ebazpen honen hirugarren eta laugarren idatzi-zatietan ezarritako baldintzetan.

Jarduera hori Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinean jasota dago: 4. taldea e) Burdinen sailekoak ez diren metalak (metal preziatuak izan ezik), errekuperazio-produktuak barne hartuta (finketa, fundizio-hondarrak eta abar), urtzeko instalazioak (aleazioa ere kontuan hartuta), egunean fusio-gaitasun hau baldin badute: berunaren eta kadmioren kasuan, 4 tonatik gorakoa; eta gainerako metalen kasuan, berriz, 20 tonatik gorakoa.

Bigarrena.– Aludium Transformación de Productos, S.L.U.ri (sozietate-helbidea: Ibarguren auzoa, z/g, Amorebieta-Etxano, eta IFK: B-83727255) 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez Amorebieta-Etxano (Bizkaia) udalerrian aluminioa galdatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen bateratua aldatzea, Ebazpen honen laugarren idatzi-zatian ezarritako baldintzekin.

Jarduera hori Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko kategoria honetan dago sartuta: 2.5.b), Metal ez-ferrosoak, are aleazioak ere, urtzea, eta berreskuratzen diren produktuak eta beste prozesu batzuk urtze-ahalmen honekin: 4 tona berun edo kadmio baino gehiago egunean edo 20 tona baino gehiago gainerako metal guztietan. Era berean aplikatu behar da Lege horren 2.5.a) idatzi-zatia: «Mineralak, kontzentratuak edo bigarren mailako lehengaiak oinarri hartuta prozedura metalurgiko, kimiko edo elektrolitikoen bidez metal ez-ferrosoak gordinean ekoizteko erabiltzen diren instalazioak». Era berean aplikatu behar da Lege horren 5.3 idatzi-zatia: «Arriskutsuak ez diren hondakinak ezabatzeko instalazioak, egunean 50 tona baino gehiago har ditzaketenak (...)».

Instalazioa hirigunetik kanpo dago, Amorebieta-Etxano udalerriko Zubieta industrialdetik oso hurbil. Lursailak 190.443 m2-ko azalera osoa dauka. Azalera horretatik 126.608 m2 urbanizatuta daude eta 69.512 m2 estalkipean daude.

Funtsezko aldaketaren proiektua honako honetan datza: 40 tonako edukiera nominala duen labe birakaria instalatzea aluminioaren galdaketako labeen zepak berreskuratzeko eta aluminiozko txatar lakatuak, profilak, zubi termikoa duten profilak, latak, litografia, olioz inpregnatutako aluminioa eta antzekoak galdatzeko. Gainera, nabearen kanpoaldean eta barnealdean txatarra biltegiratzeko gune berria atonduko da, baita gatz-zepen eta aluminiozko zepen biltegi berri bat ere nabearen barnealdean. Halaber, oxigenoa biltegiratzeko tanga bat eta gasak tratatzeko instalazio bat ere instalatuko dira.

Aludium Transformación de Productos, S.L.U.n aluminioa eraldatzeko egiten den prozesua honako honetan datza: kanpotik datozen aluminiozko eta aluminio-aleaziozko xaflak galdatzea eta aluminio berreskuratua galdatzea, beroko eta hotzeko ijezketa-tratamendua jaso behar duten xaflak galdatzea. Hala, prozesuak fase hauek ditu:

1. prozesua. Galdaketa

1.1. azpiprozesua. Labe birakarian galdatzea (4. fusio-taldeko zati da)

Plantako «duplex» erako galdaketa-labeetatik datozen aluminiozko zepak, taldeko beste planta batzuetatik datozen aluminiozko zepak eta kanpoaldetik datozen aluminiozko txatarrak 40 tonako edukiera nominala duen labe birakarian sartzen dira. Labearen atalak hauek dira: kargarako makina, konbustio-sistema (zuzeneko oxigeno-ekarpena duen erregailua), ganbera nagusia eta ontzi-aldaketarako kanal mugikorra. Labea gas naturalezko erregailu batek berotzen du.

Metala urtuta dagoenean, labeko metal likidoa husten da; horretarako bi aukera daude:

a) Metala HE4 itxaroteko labetik beste ontzi batera aldatzea, HF4 urtzeko labetik datorren metal likidoarekin konbinatzeko.

b) Labeko atearen aurrean errail batzuen gainean muntatutako plataforma mugikor batean mugitzen diren solidotze-upeletan metala deskargatzea. Gerora, material hori plantako urtze-labeetako edozeinetan urtuko da.

Labean sortutako isurketak arazketa-sistemen bitartez atzitu eta tratatuko dira (zikloia, mahuka-iragazkia eta Sorbalit gehigarria injektatzeko sistema) atmosferara isuri aurretik.

1.2. azpiprozesua. «Duplex» erako urtzeko labeak.

Aluminiozko barneko muxarrakinak eta itzulerako gaiak eta taldeko beste fabrika batzuetako kanpokoak bereizita jaso eta biltegiratzen dira, aluminiozko osaeraren arabera. Gero, material hori, labe birakariaren metal urtuarekin, duplex erako urtzeko labeetan sartzen dira. Labe horien atalak dira urtzeko labe bat eta itxaroteko labe bat. Urteko prozesuan aleazio-elementuak gehitzen dira (Mg, Mn, Cu, etab...). Duplex erako urtzeko 4 labe daude. Horietan galdaketa egiten da, aluminiozko salda bat lortzen da eta hori itxaroteko labeetara (HE2, HE3 eta HE4) aldatzen da. Labe horietan salda hori urtuta mantentzen eta homogeneizatzen da, maskorrean isuri arte. Labeak gas naturalezko erregailuekin berotzen dira.

Lehengaietan dauden ezpurutasunak zepa gisa desagerrarazten dira, eta zepa horiek labe birakarian autokudeatuko dira.

2. prozesua. Isurketa.

Isurketan aluminiozko xaflak sortzen dira eta urarekin hozten dira. Isurketa egiteko aluminio urtua, itxaroteko labeetatik dator.

3. prozesua. Fresaketa

Isurketa-prozesua amaitu ondoren ateratzen diren xaflak zerratzen dira eta bi aldeetatik fresatzen dira, irregulartasunak eta egiturazko akatsak kentzeko. Fresatzeko eragiketa horretan aluminiozko txirbilak sortzen dira. Horien dimentsioa eta forma direla-eta, trinkotu egin behar dira galdaketako ekoizpen-prozesuan berrerabili ahal izateko.

4. prozesua. Beroko ijezketa

Beroko ijezketa egiteko, planta taldeko instalazioekin eta taldeko beste ekoizpen-zentro batzuetatik datozen xaflekin elikatzen da. Hasteko, aluminiozko xaflak berotzen dira, aluminioaren osaeraren arabera ezarritako tenperaturara iritsi arte. Xaflak berotzeko labeetan berotzen dira (hiru labe daude). Labe horien erregaia gas naturala da. Behar den tenperaturara heldutakoan, xaflak beroko ijezketa trenera bidaltzen dira. Bertan xaflaren lodiera murrizten da, eta bobinatan biltzen dira. Ijezketa egiten den bitartean zilindroak etengabe lubrifikatzen eta hozten dira, olio-emultsio bat erabiliz. Prozesu horretan sortzen den muxarrakina galdategian berriro urtzen da.

5. prozesua. Hotzeko ijezketa

Bigarren ijezketa bat da, lodiera bezeroak eskatutako parametroetara murrizteko. Etapa horretan bobinen tratamendu termikoa egiten da suberatzeko labeetan. Horri esker, ijezteko lodiera txikiak lortu ahal dira, baita bezeroak nahi duen metalurgia-egoera ere. Bobinen tratamendu termikoa (suberaketa) egiteko bi ijezkailu daude, baita hiru labe elektriko, eta gas naturala erabiltzen duten beste sei labe ere.

6. prozesua. Akabera eta bidalketa

Atal honetan bobinak desbobinatu, ebaki eta bidalketarako prestatu egiten dira, bezeroaren beharrizanen arabera (xaflak, bobinak, etab...). Prozesu horietan sortzen den muxarrakina galdategian berriro urtzen da.

7. prozesua. Zerbitzu orokorrak

Prozesu honek lan osagarriak eta mantentze-lanak biltzen ditu, gainerako prozesuetan eta laborategiko eta bulegoko zenbait jardueratan erabiltzen diren ekipamenduak eta makinak barne hartuta.

Plantaren urteko ekoizpen-ahalmena, gutxi gorabehera, galdaketako 107.000 tona da, labe birakari berria ezarriz galdaketako ekoizpena urtean 48.290 tona handiagoa izango dela aurreikusten da; beroko ijezketaren ekoizpen-ahalmena, gutxi gorabehera (totxoen ekoizpena barne dela), 275.000 tona da, totxoena 75.000 tona, eta produktu erdilanduen ekoizpen-ahalmena 200.000 tona da. Urtean 350 egunetan lan egiten da, 8 orduko ondoz ondoko hiru txandatan.

Ekoizpen-prozesurako erabilitako energia-baliabideak batez ere hauek dira: energia elektrikoa ijezketako ekipamenduen kontsumorako, gas naturala labeetarako, oxigenoa labe birakarirako eta gasolioa eskorga jasotzaileetarako. Kalkuluen arabera, elektrizitatearen, gas naturalaren eta oxigenoaren urteko kontsumoak hauek izango dira hurrenez hurren: 80.269.893 kwh , 17.856.827 Nm3 eta 5.280.000Nm3.

Instalazioak kontsumorako sareko ura kontsumitzen du ur edangarri gisa, eta horrez gain ur sanitarioa, desionizazio-plantarako ekarpen-ura, emultsioaren ura/olioa bereizteko plantarako ekarpen-ura eta beste erabilera batzuetarako ura, adibidez larrialdiko dutxetarako eta aire giroturako. Urteko kontsumoa 33.346 m3-koa da. Beste alde batetik, Ibaizabal ibaiaren ura atzitzen du; industria-ura deitzen den hori batez ere fabrikako makina eta ekipamendu batzuk eta besteak hozteko erabiltzen da (euri-ura ere erabiltzen dute), baina bazterreko erabilera bat ere dago, anodizatua garbitzeko upelean, xukatzeko ponpen probetan eta urontzien lurrunketetan. Gutxi gorabehera, urtean atzituko den ur kontsumoa 57.475 m3 izango da.

Instalazioan sortutako hondakin-urak anodizatze-saiakeren garbiketatik datozen industria-urak dira, malutatze eta dekantazio bidez tratatzen direnak, neutralizatutako erretxina desionizatzaileak birsortzeko urak eta iragazkien garbiketako urak. Horiek, ur sanitarioekin batera, udal kolektorera doaz.

Halaber, hozte-zirkuituak aldizka hustean urak sortzen dira, isurketa-puntu batetik Ibaizabal ibaira isurtzen direnak. Beste alde batetik, xukatzeko ponpen probetan erabilitako urak ere Ibaizabal ibaira isurtzen dira bi puntutan.

Beste alde batetik, gasolioa biltegiratzeko gunean kutsadura arrastaka eramaten duten euri-urak biltzen dira. Ur horiek Ibaizabal ibaira isurtzen dira hidrokarburoen banagailu batetik igaro ondoren (isurketaren puntua hozteko uren puntu berbera da). Bestalde, euri-ur garbitzat jotzen dira xaflen parkeko jariatze-urak, hidrokarburoen banagailutik igaro ondoren, baita txatar-parke berriko jariatze-urak ere, hidrokarburoen banagailutik igaro ondoren.

Instalazioan atmosferara isurketak egiten dituzten 42 foku daude. Horien artean 21 emisio-foku sistematikoak dira, eta 21 emisio-foku ez-sistematikoak.

Plantan sortzen diren hondakinik aipagarrienak, prozesu hauekin lotuta daude: labe birakariaren galdaketa-prozesuekin (gatz-zepak, keen tratamendurako instalazioko eta mahuka-iragazkiko hautsa), ijezketarekin (taladrinak, ur oliotsuak eta olio-emultsioak), anodizatzeko fabrikarekin (azido agortuak) eta makrografiarekin, isuriak araztearekin (lohiak), eta ekipamenduen mantentze-eta garbiketa-lanekin.

Proiektuak, besteak beste, hobekuntza tekniko baliagarritzat jo daitezkeen neurri hauek biltzen ditu:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k Amorebieta-Etxanon (Bizkaia) sustatutako zepak berreskuratzeko eta aluminiozko txatarrak galdatzeko labe berriaren instalaziorako, atontze-lanei eta muntaketari buruzko honako baldintza eta betekizun hauek ezartzea.

A) Proiektua gauzatzen hasteko epea.

Proiektua gauzatzen hasteko epea, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 47.8 artikuluak aipatzen baitu, bi urtekoa izango da, ebazpen hau jakinarazten denetik zenbatzen hasita. Ondorio horietarako, sustatzaileak proiektua gauzatzen hasteko aurreikusitako data jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, gutxienez hilabete lehenago.

B) Instalazioa antolatzeko eta jartzeko baldintza orokorrak.

Babes- eta zuzenketa-neurriak indarreko araudiaren arabera gauzatuko dira, hurrengo ataletan adierazitakoa kontuan hartuta, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoa kontuan hartuta.

B.1.– Jarduketa-esparrua mugatzea.

a) Proiektuak adierazitako esparruan egingo dira obrak eta lurzoruaren okupazioa dakarten lan osagarriak. Esparru horretatik kanpo, ahalik eta gehien murriztuko da obretako makinen eta ibilgailuen zirkulazioa.

b) Aipatu esparrutik kanpo ustekabean gertatutako afektazioen kasuan, zuzenketa- eta lehengoratze-neurri egokiak aplikatuko dira.

c) Obrarako sarbideak, makina-parkea, obrako materialak aldi baterako biltegiratzeko eta hondakinak aldi baterako metatzeko gunea ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izateko moduan proiektatuko dira. Obrak hasi aurretik, aurreko kontu horien mugaketa zehatza egingo da xehetasunezko kartografian. Muga hori obra-zuzendaritzak baimendu beharko du, eta, aldez aurretik, ebazpen honetako Hirugarrena.B.9 idatzi-zatian aipatzen den txostena egingo du Ingurumen Aholkularitzak.

B.2.– Urak eta lurzorua babesteko neurriak.

Drainatze-sare naturalera ahalik eta hondakin fin gutxien isuriz egingo dira lanak. Horretarako, urak bideratzeko gailuak eta solido esekiei eusteko sistemak proiektatuko dira, eta kasua bada, egingo dira, kutsa daitezkeen urak bertan biltzeko.

a) Obrako makinak edukitzeko azalera eta horien mantentze-lanak egiteko gunea drainatze naturaleko saretik bereiziko dira. Zola iragazgaitza eta efluenteak biltzeko sistema izango dituzte, olioa eta erregaiak direla-eta lurzorua eta ura kutsa ez daitezen. Erregaien zamalanak, olio-aldaketak eta tailerreko jarduerak ezin izango dira egin horretarako adierazitako eremuetatik kanpo.

B.3.– Zaratak, dardarak eta horien eraginak gutxitzeko neurriak.

a) Atontzeko fasean, beharrezkoak diren obrarako jarraibide egokiak aplikatuko dira, obra-makinen mantentze-lan orokorrei eta zarata jatorrian murrizteari dagokienez.

b) Urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuak, zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duenak, 22. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, zonakatze akustiko, kalitate-helburu eta soinu-igorpenei dagokienez, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen soinu-igorpenei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara; eta bereziki egokitu beharko dira, hala badagokie, otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuak, kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten soinu-igorpenak arautzen dituenak, eta arau osagarriek ezarritakora.

B.4.– Hauts-isuriak murrizteko neurriak.

a) Obrak dirauen artean, bideak eta ibilgailuak igarotzeko beste lekuak garbitzeko kontrol zorrotza egingo da, bai obrek eragindako ingurunean, bai horietarako sarbideetan. Sistema bat eduki beharko da aldi baterako hutsik dauden pistak eta inguruak ureztatzeko.

b) Ibilgailuak garbitzeko elementuak jarriko dira obra-guneen irteeran. Gailu horien ezaugarriak eta kokaleku zehatza eta bildutako uren kudeaketa ebazpen honen Hirugarrena.B.10 puntuak aipatzen duen agirian jaso beharko dira.

B.5.– Hondakinak kudeatzeko neurriak.

a) Obrek iraun bitartean sortutako hondakinak, hau da, obra-lekuak prestatzeko lanetatik sortzen direnak, bilgarriak, baztertzen diren lehengaiak eta garbiketa-lanetako soberakinak, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikagarri diren araudi zehatzetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

Hondakin-kudeaketaren hierarkia-printzipioei jarraituz, aurrea hartzea sustatu behar da hondakinen sorreran, edo, hala badagokio, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkeran kudeatu behar dira, hau da: aurrea hartu, berrerabiltzeko prestatu, birziklatu eta balioztatu beste modu batzuetan, balioztapen energetikoa barne hartuta. Hau izango da hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea horiek balioztatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela.

b) Eraikitze- eta eraispen-jardueren ondorioz sortutako hondakinak eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan aurreikusitakoa betez kudeatuko dira.

Aipatu 112/2012 Dekretuaren 4. artikuluaren arabera, proiektuaren sustatzaileak hondakinen eta eraikitze- eta eraispen-materialen kudeaketa-azterlan bat gehitu beharko du oinarrizko proiektuetan eta obra gauzatzeko proiektuetan; azterlan horrek, I. eranskinean ezarritako gutxieneko edukia izan beharko du.

Bestalde, otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan aurreikusitako eskakizunak betetzeaz gain, plan bat prestatuko du kontratistak, obrako eraikuntza- eta eraispen-lanetan sortzen diren hondakin eta materialekiko betebeharrak nola beteko dituen azaltzeko. Plan hori obraren kontratu-agiriei erantsiko zaie.

c) Zabortegira bidali beharreko hondakinak, hondakinak zabortegietan utzita deuseztatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren eta hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren arabera kudeatuko dira.

Jardueraren soberakinak betelanetarako erabiltzen badira, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutako baldintzak bete beharko dituzte betegarri horiek.

Soilik VIEA ebaluazioko balio adierazgarrietatik beherako eduki kutsatzaileak dituzten materialak utzi ahal izango dira lursailak betetzeko edo egokitzeko, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeko otsailaren 4ko 4/2015 Legearen III. eranskinean jasotakoari jarraiki.

d) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dituzte; ontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

Aipatu edukigailuak edo ontziak argi nahiz irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan etiketatu beharko dira, bai eta indarreko araudiaren arabera ere.

e) Sortutako olio erabilia industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko da.

Olio erabiliak aldi baterako biltegiratzea, hau da, baimendutako kudeatzaileak jasotzen dituen arte, sakonune edo segurtasun-sistema batean gordetako andeletan egingo da, biltegi nagusia apurtuz edo galduz gero olioa sakabanatzea saihesteko.

f) Hondakinak kudeatzeko araudia errazago bete ahal izateko, hainbat lanetan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak jarri beharko dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistema horiek, eta haien ardura izango da, halaber, beharginek hondakinak behar bezala erabiltzea. Bereziki, inola ere ez da sortuko kontrolatu gabeko efluenterik erregai eta produktuak biltegiratzeagatik eta makineria mantentzeagatik, ezta hondakinik erreko ere.

g) Aurrekoaren ildotik, gune espezifiko bat prestatuko da, eta bertan jarriko dira hondakin arriskutsuak –olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak eta abar– aldi baterako gordeko dituzten instalazio estaliak; horietatik bereizita, edukiontzi espezifikoak jarriko dira hondakin ez-arriskutsu eta geldoentzako. Edukiontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, balizko isurketen edo lurrunketen ondorioz edukia ez galtzeko. Orobat, obrak egiten ari diren bitartean sortzen diren hondakinak biltzeko elementu estankoak (bidoiak eta abar) instalatu behar dira; elementuok hondakin moten arabera bereizi behar dira. Gero hondakinok aurrean aipatutako gune garbira eramango dira.

h) Obretan sortutako hondakinen ingurumen-jarraipenari buruzko txosten osoa egin beharko da, eta indarreko legerian jasotako identifikazio-dokumentuak eta tratamendu-kontratuak txosten horretan sartu beharko dira.

B.6.– Hondeatze-lanetarako eta lurzoruaren kalitatea aurreikusitako erabilerekin bateragarria dela bermatzeko hartuko diren neurriak.

Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k proposatutako instalazioa ezartzea aurreikusten den lurzatian lurzorua kutsatu dezakeen jarduera bat egin da. Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25.5 artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, hondeatzekoak diren materialen karakterizazioa egingo da gaika hondeatzeko plan baten arabera. Planak 13. artikuluan adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu behar du plana, betetzen hasi aurretik.

Aurrekoa baztertu gabe, instalazioa ezarriko den lursailetik kanpora eramatea aurreikusten den hondeatutako materialei dagokienez neurri hauek hartu beharko dira:

a) Hondeatu beharreko material guztiak hondakin gisa karakterizatu beharko dira, bi helbururekin: egon daitekeen kutsaduraren ondorioak prebenitzea, eta material horiek behar bezala kudeatzeko bideak zehaztea. Materialen bereizte egokia kontuan hartuko da, kutsadura desberdinei lotutako geruzak nahas ez daitezen.

b) Materialak hondakindegietan biltegiratzea badago aurreikusita, karakterizazioa hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatua izango da. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori espero daitekeen kutsaduraren heterogenotasunaren eta homogeneotasunaren arabera aldatu ahal izango da. Hartara, lagin konposatu bakoitzaren erreferentziazko bolumena 500 m3-tik gorakoa izan ahal izango da, afektazio homogeneoa aurreikusten bada, eta 500 m3-tik beherakoa, afektazio heterogeneoa aurreikusiz gero.

c) Kutsatzaileak dituztela detektatu zaien materialak ebakuatu baino lehen, materialentzat aurreikusitako norako zehatzari buruzko informazioa bidali behar zaio ingurumen-organo honi, berariaz baimendutako kudeatzaileak egindako tratamendu-kontratu egokiaren kopiarekin batera.

d) Aipatu ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio adierazleak baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.

e) Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalarekin pareka daitekeen substratu harritsu meteorizatua bada, atal honetan gainerako hondeaketa-materialetarako aurreikusitako neurri berak aplikatu ahal izango dira.

f) Aurreikusitako hondeaketa-prozesuan lurpeko ura dagoela detektatzen bada, berehala karakterizatu eta kudeatu edo isuri egin beharko da, eta kasu horretan tratamendu-kontratu egokia izan beharko da, edo, bestela, isurtzeko baimen egokia, eta kasu bakoitzean ezarritako eskakizunak bete egin beharko dira.

g) Hondeatze-lanen ondorioz sortutako hondakinak kudeatzeko ere, ebazpen honen Hirugarrena.B.5 idatzi-zatian jasotako neurriak aplikatu beharko dira.

h) Langile guztien laneko segurtasuna eta osasuna bermatzeko, hondeaketa-lanetan zehar, erakundeak bete eta betearazi beharko ditu Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeko xedapenak, bai eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren bestelako xedapenak ere.

B.7.– Kultura ondarea babesteko neurriak.

Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean xedatua betetzea baztertu gabe, obrak egiterakoan aztarna arkeologikoren bat egon daitekeela pentsarazten duen zerbait aurkitzen bada, berehala jakinaraziko zaio Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiari; gero, berak erabakiko du zer neurri ezarri.

B.8.– Obraren garbiketa eta akabera.

Obrak bukatutakoan, eremua arretaz garbituko da, eta proiektuak eragina duen eremuko hondakin guztiak kenduko dira.

B.9.– Ingurumen-arloko aholkularitza.

Lanak amaitu bitartean eta berme-aldian, ingurumen-gaietan eta babes- eta zuzenketa-neurrietan adituak diren aholkulariak izango ditu Lanen Zuzendaritzak, ingurumen-inpaktuaren azterketako zehaztapenen arabera. Obren zuzendaritzak ebazpenik eman behar badu baldintzen pleguak horrelako gaien inguruan esleitzen dizkion eskumenak erabiliz, aholkulariek txosten bat egingo dute aurrez.

B.10.– Lan-programa diseinatzea.

Kontratistak jarduera-proposamen xeheak egin behar ditu ondorengo azpiataletan adierazitako alderdiei dagokienez. Proposamen horiek ebazpen honetan kasu bakoitzerako ezartzen diren irizpideen arabera diseinatuko dira, eta obra-zuzendariak espresuki onetsi beharko ditu; ondoren, lanak egikaritzeko programan txertatuko dira. Hauek dira agiriak:

a) Kokapenari buruzko xehetasunak eta kontratistaren instalazioen guneak eta hondakinak aldi baterako biltegiratzekoak, ebazpen honen Hirugarrena.B.1 eta Hirugarrena.B.5 idatzi-zatietan aurreikusitakoaren arabera.

b) Ura eramateko sareen eta solido esekiak atxikitzeko gailuen kokalekua eta xehetasunak, ebazpen honen Hirugarrena.B.12 idatzi-zatian aurreikusitakoak.

c) Ebazpen honen Hirugarrena.B.4 atalean aurreikusitako ibilgailuak garbitzeko gailuen xehetasunak eta kokapena.

d) Obretan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketa-plana, ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

B.11.– Jardunbide egokiak kontrolatzea obren garapenean zehar.

Obrak egin bitartean jardunbide egokiak egiten direla kontrolatuko da, eta arreta berezia jarriko zaie eragindako eremuari eta ingurune urtarraren babesari, hondakinen kudeaketari (hondeaketako soberakinak barne), solido esekiei eusteko elementuen funtzionamenduari, egiten den hautsari eta zaratari, eta ebazpen honetan adierazitako gainerako alderdiei.

B.12.– Obra-amaierako txostena.

Sustatzaileak obraren amaierako txostena bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, obrak egin bitartean sortutako gorabeheren berri emango da, eta ebazpen honetan jasotako babes- eta zuzenketa-neurriak nahiz ingurumen-organoak hondakinak ondo kudeatzeko eskatutako neurriak noraino bete diren adieraziko da.

Horrekin batera, eta hala badagokio, proiektua garatu bitartean sartutako aldaketak xehetasunez dokumentatu beharko dira, ingurumenean duten eragina kontuan hartuta. Halaber, eraikuntza-fasean ingurumen-arloan eginiko behaketa-programaren emaitzak eta hondeaketa-materialen erabilera zehatza dokumentatu behar dira, material horien kuantifikazio eta ezaugarriei buruzko datuak barne hartuta.

Laugarrena.– Honako baldintza eta betekizun hauek ezartzea Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k Amorebieta-Etxanon (Bizkaia) sustatutako aluminioaren presio txikiko galdaketaren instalazioan ustiapenerako eta jardueraren amaierarako.

A) Administrazioarekiko harremanen arduraduna.

Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari emandako datuetan aldaketarik balego, Aludium Transformacion de Productos, S.L.U. enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak.

Neurri babesle eta zuzentzaileak indarreko araudiaren arabera gauzatuko dira, hurrengo ataletan adierazitakoa kontuan hartuta, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoa kontuan hartuta.

B.1.– Hondakin ez-arriskutsuen balorizazio-prozesurako baldintzak eta kontrolak.

Aludium Transformación de Productos, S.L.U.ren Amorebieta-Etxanoko instalazioetan hondakin ez-arriskutsuak balorizatzeko egiten den jarduera aluminioa biltegiratu eta berreskuratzean datza (R4 eta R13 kudeaketa-eragiketak). Hondakin ez-arriskutsuen tratamendua hondakin horiek 40 tonako edukiera nominala duen labe birakari batean galdatzean datza.

Hondakin ez-arriskutsuen tratamendurako gehieneko edukiera urtean 12.000 tona da.

Biltegiratzeko gehieneko edukiera 2.137 m2-ko azalera da hondakin ez-arriskutsuak biltegiratzeko. Azalera horretatik 200 m2 plantan autokudeatuko diren aluminiozko zepak biltegiratzeko erabiliko dira.

Ebazpen honetan adierazi gabeko hondakinak ezin izango dira onartu. Nolanahi ere, hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko jarduera handitu edo aldatzea, baimen honen xede dena, jakinarazi beharko da, eta bidezkoa bada, baimendu, ebazpen honen F atalean jasota dagoen aldaketa-araubidearen barruan.

B.1.1.– Hondakin onargarriak

a) Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k honako hondakin hauek onartu ahalko ditu, horien tratamendua egiteko:

(Ikus .PDF)

Halaber, ekoizpen-prozesuan sortutako hondakin hauen autokudeaketa egingo da:

(Ikus .PDF)

b) Kudeatu beharreko hondakinek ezingo dute izan 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamenduan ezarritako arrisku-ezaugarrietako bat ere.

c) Ebazpen honen arabera autokudeatu behar diren hondakin ez-arriskutsuei dagokienez (EHZ: 10 03 16 10 03 15 kodean zehaztutakoak ez diren aparrak), halakoek gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan ispilu-sarrera dute, eta hondakin arriskutsuaren izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez araudi berria dago. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta aurretiaz karakterizatzen badira, hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE zerrenda aldatzen duen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko erabaki bidez argitaratutako hondakinen Europako zerrendan eta hondakinei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten duen eta Zuzentarau jakin batzuk indargabetzen dituen Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014/EB Erregelamenduan ezarritako irizpideen arabera. Emaitza horiek Ingurumen Sailburuordetzara igorri beharko dira.

d) Baimenaren xede diren hondakin ez-arriskutsuak onartu aurretik, Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k titularrari hondakinen tratamendu-kontratua igorriko dio, hondakinak onartuko direla eta behar bezala kudeatuko direla bermatzeko. Agiri horretan jaso beharko dira hondakina onartzeko baldintzak. Agiri horren kopia bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari.

e) Halaber, hirugarren herrialdeetatik datozen hondakinetarako, hondakinen lekualdatzeari buruzko ekainaren 14ko 1013/2006 EE Araudia betetzen dela egiaztatu beharko da. Araudi horrek, Europako estatu kideen barruko lekualdatzeak eta Europako Batasunak hirugarren herrialdeetara egiten dituen esportazioak arautzen ditu.

B.1.2.– Hondakinen sarrera-kontrola.

a) Instalazioak funtzionatzen duen bitartean, bertan tratatuak izateko iristen diren hondakin ez-arriskutsuen kontrola egin beharko da, hondakin horiek ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla bermatzeko. Kontrol horretan, Ingurumen Sailburuordetza honek onartutako tratamendu-kontratuan ezarritako egiaztapena egin beharko da. Agiri horretan, muga-parametroak eta onartzeko baldintzak ezarriko dira. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.

b) Beste autonomia erkidego batzuetatik datozen hondakinak lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko da.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia erkidego batzuetatik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

B.1.3.– Zamalanak

a) Zamalanetan ibilgailuak geratzeko guneak atondutako lurzoruetan egingo dira, eta beharrezkoak diren maldak nahiz gerta daitezkeen isurketak biltzeko sareak izango dituzte.

b) Plantan hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko isuririk edo isuri lausorik ez egoteko, edo, bestela, isuri horiek ahalik eta txikienak izan daitezen. Alde horretatik, ekipamenduen estankotasuna funtsezkoa da.

B.1.4.– Jasotako hondakinak biltegiratzea

a) Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru estankoak izan behar dituzte, aurreikusitako karga guztiak jasateko eta horien isuri edo ihesak atxikitzeko gaitasunarekin. Hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako biltegiratze-gune bereiziak izango dira.

b) Hondakin horiek 2 urtez gorde ahal izango dira gehienez.

c) Plantan onartutako hondakinen biltegiratzea euria sartzea eta haizeak arrastatzea saihesteko moduan egin beharko da.

d) Prozesuan sortutako zepak biltegiratzeko parkea egitura estali baten azpian prestatuko da.

e) Hautsezko hondakinak eta soltean hartutakoak siloetan eta nabearen barruan biltegiratuko dira, tratatu arte.

B.1.5.– Artxibo kronologikoa

a) Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarrita dagoenaren arabera, Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k fitxategi fisiko edo telematiko bat izango du. Fitxategian, datu hauek jasoko dira, ordena kronologikoan: hondakinen kantitatea, izaera, jatorria, helmuga eta tratamendu-metodoa. Hala dagokionean, onartutako eta kudeatutako hondakinen garraiobidea eta bilketa-maiztasuna ere jasoko dira. Baztertutako hondakinei dagokienez, berriz, kantitatea, baztertzeko arrazoia, baztertutako hondakinaren azken helmuga eta beste gorabehera batzuk jasoko dira. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da.

Informazioa artxibatuta egongo da hiru urtez, gutxienez.

b) Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan ezarrita dagoenaren arabera, Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz Ingurumen Sailburuordetzari honako hau bidaliko dio:

c) Aurreko idatzi-zatietan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistemako erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.2.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.2.1.– Baldintza orokorrak

Prozesuan zehar atmosferara egiten den kutsatzaile-isuri bakoitza bildu egin beharko da, eta hodi egokien bidez kanporatu, aldez aurretik –hala badagokio– isuri horien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igarota.

Arau orokor honetatik salbuetsi ahalko dira teknikoki edota ekonomikoki atzeman ezin diren isurketa konfinatu gabeak nahiz bestelako isurketak, ingurunean oso eragin txikia dutela frogatua badago.

Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurketen probabilitatea murrizteko eta horien ondoriozko efluenteek giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskurik ez izateko. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Aluminioa birgaldatuz edo hondakin ez-arriskutsuen balorizazio materiala eginez aluminioaren eta horren aleazioen erdilanduak ijeztu gisa ekoizteko planta ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako gehieneko isurketa-mugak gaindituko.

B.2.2.– Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogazioa

Urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuak atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen du eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen. Lantegian, dekretu horretan xedatutakoaren arabera katalogatutako jarduera hauek burutzen dira:

(Ikus .PDF)

B.2.3.– Fokuak identifikatzea.

Aludium Transformación de Productos, S.L.U.ren instalazioak honako foku hauek ditu:

(Ikus .PDF)

Foku ez-sistematikoetako bat funtzionatzen hasten bada urtean hamabi aldiz baino gehiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta emisioaren iraupen globala plantaren funtzionamendu-denboraren % 5etik gora bada, isurketa-foku gisa erregularizatu beharko da.

Halaber, plantak isuri lausoak sortuko ditu lehengaiak deskargatzeko eragiketetan eta lehengaiak labeetan kargatzeko eragiketetan.

B.2.4.– Isurketaren muga-balioak.

Planta ustiatzean, atmosferara egiten diren isurietan, ez dira gaindituko isurien mugako balio hauek:

(Ikus .PDF)

Isurketen mugako balioak baldintza hauei dagozkie: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.

Isurpenen muga-balioak betetzea atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoaren arabera ebaluatuko da. Atzematen bada isurketen muga-balioren bat ez dela bete, beharrezko neurri zuzentzaileak hartu beharko dira atzerapenik gabe, eta, berehala, egoera horren berri –erreparatutako isurpen-balioak, gertaeraren edo gertaeren iraupena eta hartutako neurriak– eman beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari.

B.2.5.– Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

a) Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniek ez dute ebazpen honen Laugarrena.B.2.3 idatzi-zatian jasota dagoen gailur-kota baino baxuagoa izango. Sekzioek eta lagin-puntuen kokapenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan xedatua bete beharko dute. Agindu horretan, jarraibide teknikoak eman ziren dekretu hau garatzeko: 278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena.

b) Isurketa lausoak ahalik eta txikienak izan daitezen, isurpenak atzitzeko, kanporatzeko eta arazteko sistema guztien mantentze-lan zuzena egingo da, eta instalazioak garbitzeko lanak egunero eta astero egingo dira. Era berean, jardunbide egokien sistema bat jarriko da, kanpoko ateak itxita edukitzea eta eremuen arteko isolamendu ona izatea ziurtatuko duena, bai eta isurpen lausoak gutxituko dituzten beste jardunbide batzuk ere.

B.3.– Isurtzeko baldintzak.

B.3.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera-mota nagusia: Aluminioaren ekoizpena eta bigarren eraldaketa.

Jarduera taldea: Metala

Mota-taldea-EJSN: 1-2-27.42

(Ikus .PDF)

B.3.2.– Gehienezko isurketa-emariak eta -bolumenak

– 1. isurketa: industria-urak eta ur sanitarioak

(Ikus .PDF)

– 2. Isurketa: urontzi eta hozte-zirkuituen aldizkako hustuketak.

(Ikus .PDF)

– 3. isurketa: xukatzeko ponpen probak uholdeen aurka, 1, 2, 3 eta 4 zenbakidun putzuak.

(Ikus .PDF)

Uholdeen aurkako xukatze-ponpen probek sorrarazitako isurketak ingurumen-baimen bateratuaren prozeduran aurkeztutako eta baliozkotutako informazioaren arabera egingo dira. Isurketa horiek gehienez 4 minutu iraungo dute.

– 4. isurketa: gasolioa biltegiratzeko eremuko euri-urak:

(Ikus .PDF)

B.3.3.– Isurketaren muga-balioak

Ibilgura egiten den isurketaren ohiko kutsadura-parametroak honako hauek izango dira soil-soilik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:

a) 1. isurketa: industria-urak.

Amorebieta-Etxanoko Udaleko kolektorean isurtzeko erregelamenduan jasotako mugak eta baldintzak bete beharko ditu, erakunde horrek ondo deritzon zehaztapen, aldaketa edo salbuespenekin.

b) 2. isurketa: urontzi eta hozte-zirkuituen aldizkako hustuketak.

(Ikus .PDF)

Tenperatura: ibilguan 3 ºC-tik beherako gehikuntza.

c) 3. isurketa: xukatzeko ponpen probak uholdeen aurka, 1, 2, 3 eta 4 zenbakidun putzuak.

(Ikus .PDF)

d) 4. isurketa: gasolioa biltegiratzeko eremuko euri-urak.

(Ikus .PDF)

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen honek ez du baldintza honetan berariaz adierazitakoak ez diren beste substantzien isurketarik onartzen, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian aipatzen diren substantzia arriskutsuak. Errege Dekretu horren bidez, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I, IV, V, VI eta VIII. tituluak garatzen dituen jabari publiko hidraulikoari buruzko araudia onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen da.

Hozte-zirkuituak husteko protokoloa, zeina arauketa egoki baten bitartez zehaztu eta bermatu behar baita, hauxe izango da:

1) 1. Husteko gutxieneko denbora: 24h

2) Hondar-kloro askea, erreaktiboak gehituz edo beharrezko denboran pausagune bidez, etab. ezabatzea, eta zuzeneko «in situ» analisi-kontrola, isuri aurretik klororik ez dagoela bermatzeko.

3) Putzuaren hondoan metatutako lohiak kendu eta hustea, hori isurtzea derrigorrez saihestu behar baita.

Ezingo da isuririk egin terrazetako irtenguneetan, deposituetan eta antzeko lekuetan, ezkutuko purgak bailirateke. Horrelakorik egonez gero, adierazi eta ingurumeneko baimen bateratu honen dagokion aldaketa eskatu beharko da.

B.3.4.– Arazteko instalazioak

Hondakin-urak arazteko instalazioak edo neurri zuzentzaileak enpresa eskatzaileak aurkeztu dituen eta espedientean jasota dauden agirietara egokituko dira. Funtsean, honako jarduketa hauek egingo dira:

1. isurketa: industria-urak:

– 1 m3-ko edukierako arazteko sistema fisiko-kimikoa anodizatze-urak tratatzeko, polielektrolitoa duen malutatzailea, sodio hidroxidoa edo azido sulfurikoa erabiliz pH doitze bat, eta ondoren dekantazio bat dituena.

– Neutralizazio-putzua, irabiatzea eta 25 m3-ko edukierako pH neurgailua dituena erretxinak birsortzeko prozesuko hondakin-urak tratatzeko.

2. isurketa: urontzi eta hozte-zirkuituen aldizkako hustuketak:

– Urontzietako kloro askea sodio tiosulfatoa edo sodio bisulfitoa erabiliz neutralizatzea, eta zirkuituak ireki aurretik kloro askearen maila egiaztatzea.

4. isurketa: gasolioa biltegiratzeko eremuko euri-urak:

– 1,8 m3-ko edukierako hidrokarburo-bereizgailu bertikala.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Aludium Transformación de Productos, S.L.U. enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

B.3.5.– Ebakuazio-instalazioak

Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.

Kasu honetan, efluentea kontrolatzeko honako elementuak izango dituzte:

1. isurketa: industria-urak eta ur sanitarioak.

– pH-neurgailua

– Emari-neurgailua.

2. isurketa: urontzi eta hozte-zirkuituen aldizkako hustuketak.

– Ponpen funtzionamendu-orduen kontagailua.

– Test kolorimetrikoa kloroa neurtzeko.

4. isurketa: gasolioa biltegiratzeko estazioko jariatze-urak:

– Emari-neurgailua.

B.3.6.– Isurien kontrol-kanona

Urtez urte isuriak kontrolatzeko kanonaren behin behiko likidazioa egiteko, Uren Legearen Testu Bategineko 113. artikuluari eta Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduko 291. artikuluari erreparatuko zaie, eta, zehazki, baimendutako isuri-bolumena bider isuri-kontroleko unitate-prezioa eragiketa egin beharko da, formula hau betez:

(I.K.K.): Isurien Kontrol-kanona = V x Pu

Pu = Pb x Cm.

Cm = C2 x C3 x C4

Konposatuak honako hauek izango dira:

V = Baimendutako isurketa-bolumena (m3 urtean).

Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.

Pb = Oinarrizkoa prezioa m3-ko isurketaren izaeraren arabera.

Cm = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

C3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

2. isurketa: urontzi eta hozte-zirkuituen aldizkako hustuketak:

(Ikus .PDF)

Cm = 1,28 x 0,5 x 1,25 = 0,80000

Pu = 0,80000 x 0,04207 = 0.033656 euro/m3

Isurien kontrol-kanona = 0,033656 x 3.260 = 109,72 euro urtean

3. isurketa: Xukatzeko ponpen probak uholdeen aurka, 1, 2, 3 eta 4 zenbakidun putzuak.

(Ikus .PDF)

Cm = 1,0 x 0,5 x 1,25 = 0,62500

Pu = 0,625000 x 0,04207 = 0.026294 euro/m3

Isurketen kontrol-kanona = 0,026294 x 13.800 = 362,86 euro urtean

4. isurketa: gasolioa biltegiratzeko eremuko euri-urak:

(Ikus .PDF)

Cm = 1,0 x 0,5 x 1,25 = 0,625000

Pu = 0,625000 x 0,04207 = 0.026294 euro/m3

Isurketen kontrol-kanona = 0,026294 x 70 = 1,84 euro urtean

ISURIEN KONTROL KANONA = 109,72 + 362,86 + 1,84 = 474,42 euro urtean

Kanonaren zenbatekoa ez da aldatuko isurketen baldintzak edo isurketen kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez den artean.

Urte natural bakoitza amaitu ondoren, administrazio eskudunak baimenaren titularrari urte horri dagokion isurketen kontrol-kanonaren likidazioa jakinaraziko dio.

Isurketen Kontrol Kanona autonomia erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu- eta arazketa-lanak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko independentea izango da (TRLA 113.7 artikulua).

B.4.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

B.4.1.– Hondakin guztietarako baldintza orokorrak.

a) Instalazioetan sortutako hondakin guztiak hondakinei eta kutsatutako lurzoruei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.

b) Espresuki debekatuta dago sortzen diren hondakin mota ezberdinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorrian bertan bereiziko dira, eta hondakinak biltzeko eta biltegiratzeko bitarteko egokiak jarriko dira, nahasketarik ez gertatzeko.

c) Hondakin-kudeaketaren hierarkia-printzipioei jarraituz, aurrea hartzea sustatu behar da hondakinen sorreran, edo, hala badagokio, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkeran kudeatu daitezela, hau da: aurrea hartzea, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea eta balioztatzeko beste modu batzuk, balioztapen energetikoa barne hartuta. Hau izango da hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea horiek balioztatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela.

d) Halaber, hondakin horiek tratatzeko instalazio baimenduak baldin badaude Euskal Autonomia Erkidegoan, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraiki.

e) Hondakinen azken destinoa zabortegi baimenduan deuseztatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek karakterizatuko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.

f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, ezinbesteko baldintza izango da kudeatzaile baimendu horrek egindako tratamendu-kontratua edukitzea, non hondakina onartzeko baldintzak zehaztuko diren, hala nola hondakinen zehaztapenak, garraiorako baldintzak eta, aparteko gorabeherak daudenean, aldeei dagozkien betebeharrak; gainera, tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak eta dagokion administrazio-baimenera egokitzen dela egiaztatu beharko dira. Kontratu hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakinak lekualdatu aurretik, eta, hala egokituz gero, Estatuko lurraldean zeharreko hondakin-garraioa arautzen duen martxoaren 13ko 180/2015 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatuaren arabera, lekualdatze horren aurretiko jakinarazpena egin ondoren, arau horretan xedatutako identifikazio-agiria bete beharko da, eta garraiolariari eman, kargarekin batera eraman dezan joan behar den lekura arte.

h) Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta matxoaren 13ko 180/2015 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, organo honek bezala helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak ere hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute, eta erabaki hori arrazoituta garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

i) Hondakinak Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetara edo hirugarren herrialdeetara eraman behar badira, hondakinak garraiatzeari buruz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekainaren 14ko 1013/2006 (EE) Erregelamenduan xedatua bete beharko da.

j) Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak.

k) Hondakinen tratamendu-kontratuak eta identifikazio-dokumentuak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistemako erakundeentzako bertsioa erabilita.

l) Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak eta ebazpen honetan jasotakoak orientagarriak dira soilik, jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sorreraren arteko erlazioa kontuan hartuta. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Hori guztia ebazpen honen Laugarrena.F idatzi-zatian aipatzen den aldaketa-araubideari kalterik egin gabe.

m) Hondakinak biltzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

n) Hondakinak desagertu edo galduko balira, edo ihesak edo jarioak gertatuko balira, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Udalean.

– Fitxategi fisiko edo telematiko bat edukiko da, non honako hauek jasoko baitira kronologikoki: hondakin guztien kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua.

B.4.2.– Hondakin arriskutsuak.

a) Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

1. PROZESUA: «ALUMINIO-GALDAKETA»

1. hondakina: «Produktu kimiko inorganikoak»

Identifikazioa: A80547284/487820/1/1

Helburu-eragiketaren kodea: D15

Osagai arriskutsuak: C23-24

Arrisku-ezaugarriak: H6

EHZ: 160507

Urtean sortutako kantitatea: 100 kg

Metal urtuan ezpurutasunak kentzeko gatzen injekziorako instalazioan sortzen da. Estalkipean biltegiratzen dira edukiontzi espezifiko batean, kudeatzaile baimendu bati igorri arte.

2. hondakina: «Gatz-zepa»

Identifikazioa: A80547284/487820/1/2

Helburu-eragiketaren kodea: R4

Osagai arriskutsuak: C24-31

Arrisku-ezaugarriak: H12

EHZ: 100308

Urtean sortutako kantitatea: 2.630 t

Halakoak sortzen dira urtzeko labe tradizionaletan zepak berreskuratzeko prozesuaren ondorioz, baita aluminioak labean prozesatutako materialetan duen berreskuratze-errendimendua hobetzeko txatar lakatua eta labe birakarian erabilitako gatzak urtzearen ondorioz ere. Edukiontzietan bilduko da, gerora kanpoaldean tratatzeko.

2. PROZESUA: «BEROKO IJEZKETA»

1. hondakina: «Ijezteko olio-emultsioa»

Identifikazioa: A80547284/487820/2/1

Helburu-eragiketaren kodea: R9

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarriak: H6-14

EHZ: 130802

Urtean sortutako kantitatea: 472,93 t

Beroko ijezketaren hozte- eta lubrifikatze-azpiprozesuan sortzen dira, eta nabearen barnealdean dauden andel finkoetan biltzen dira. Badago fase urtsua lurruntzeko instalazio bat olio eta ur-emultsioak minimizatzeko.

2. hondakina: «Artezteko makinako txirbilak»

Identifikazioa: A80547284/487820/2/2

Helburu-eragiketaren kodea: D15

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarriak: H5-14

EHZ: 120120

Urtean sortutako kantitatea: 14,72 t

Ijezteko zilindroak artezteko azpiprozesuan sortzen dira eta artezketa-pabiloiko edukiontzian biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

3. PROZESUA: «HOTZEKO IJEZKETA»

1. hondakina: «Ureztatzeko olioa»

Identifikazioa: A80547284/487820/3/1

Helburu-eragiketaren kodea: R9

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarriak: H5-6

EHZ: 120107

Urtean sortutako kantitatea: 71,74 t

Ureztatzeko azpiprozesuan sortzen dira eta artezketa-plantaren ondoan dagoen andel batean biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

2. hondakina: «Lur iragazleak»

Identifikazioa: A80547284/487820/3/2

Helburu-eragiketaren kodea: D15

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarriak: H5-14

EHZ: 150202

Urtean sortutako kantitatea: 107,82 t

Ureztatzeko olioa iragazteko azpiprozesuan sortzen dira eta Garbigunearen ondoko berariazko edukiontzi batean biltegiratzen dira (estalita) kudeatzaile baimenduari igorri arte.

4. PROZESUA: «ANODIZAZIO-PLANTA»

1. hondakina: «Aluminatoak eta karbonatoak»

Identifikazioa: A80547284/487820/4/1

Helburu-eragiketaren kodea: D9

Osagai arriskutsuak: C24

Arrisku-ezaugarriak: H8

EHZ: 110107

Urtean sortutako kantitatea: 4,32 t

Anodizatzeko instalazioko desugertzeko eta deskoipeztatzeko azpiprozesuetan sortzen da eta kubetetatik zuzenean biltzen du kudeatzaile baimenduak.

5. PROZESUA: «PLAKEN MAKROGRAFIA»

1. hondakina: «Azido agortuak»

Identifikazioa: A80547284/487820/5/1

Helburu-eragiketaren kodea: D9

Osagai arriskutsuak: C23

Arrisku-ezaugarriak: H8

EHZ: 110106

Urtean sortutako kantitatea: 21,24 t

Aluminiozko plaken egitura errebelatzeko azpiprozesuan sortzen diren makrografiako azidoak barne daude, eta kubeta duten andeletan biltegiratzen dira makrografia-plantan, kudeatzaile baimenduari igorri arte.

6. PROZESUA: «INDUSTRIA-ERABILERAKO URA ARAZTEA»

1. hondakina: «Araztegiko lohiak»

Identifikazioa: A80547284/487820/6/1

Helburu-eragiketaren kodea: D9

Osagai arriskutsuak: C24

Arrisku-ezaugarriak: H14

EHZ: 190813

Urtean sortutako kantitatea: 70,08 t

Ibaizabal ibaitik bildutako ura arazteko azpiprozesuan sortzen da eta prentsa-iragazkiaren ondoko edukiontzian biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

7. PROZESUA: «MANTENTZE-LANA ETA ZERBITZU OROKORRAK»

1. hondakina: «Olio erabilia»

Identifikazioa: A80547284/487820/7/1

Helburu-eragiketaren kodea: R9

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarriak: H5-6

EHZ: 130208

Urtean sortutako kantitatea: 16,28 t

Makinen mantentze-lanetan sortzen da eta kudeatzaile baimenduak biltzen du.

2. hondakina: «Taladrinak»

Identifikazioa: A80547284/487820/7/2

Helburu-eragiketaren kodea: D13

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarriak: H14

EHZ: 120109

Urtean sortutako kantitatea: 11,84 t

Taladrina erabilia erretiratzean sortzen dira. Kudeatzaile baimenduak biltzen du.

3. hondakina: «Ur oliotsuak»

Identifikazioa: A80547284/487820/7/3

Helburu-eragiketaren kodea: D9-R1

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarriak: H14

EHZ: 120302

Urtean sortutako kantitatea: 112,98 t

Laino-iragazkiak, bero-trukagailuen zeramikazko ohantzeak eta motorrak garbitzeko azpiprozesuan sortzen dira eta T nabeko kanpoko andel batean biltegiratzen dira.

4. hondakina: «Bateriak»

Identifikazioa: A80547284/487820/7/4

Helburu-eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C18-23

Arrisku-ezaugarriak: H8

EHZ: 160601

Urtean sortutako kantitatea: 1,4 t

Eskorga jasotzaileen mantentze-lanen azpiprozesuan sortzen dira eta garajeko berariazko edukiontzi batean biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

5. hondakina: «Pilak»

Identifikazioa: A80547284/487820/7/5

EHZ: 200133

Helburu-eragiketaren kodea: R13-4

Osagai arriskutsuak: C11-16

Arrisku-ezaugarriak: H6

Urtean sortutako kantitatea: 0,03 t

Edukiontzi espezifiko batean biltzen dira, biltegi orokorrean.

6. hondakina: «Fluoreszenteak»

Identifikazioa: A80547284/487820/7/6

Helburu-eragiketaren kodea: R4

Osagai arriskutsuak: C16

Arrisku-ezaugarriak: H6

EHZ: 200121

Urtean sortutako kantitatea: 0,72 t

Lanparak birjartzean sortzen da eta Garbiguneko edukiontzi espezifiko batean biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

7. hondakina: «Plastikozko ontziak»

Identifikazioa: A80547284/487820/7/7

Helburu-eragiketaren kodea: D13

Osagai arriskutsuak: C41-51

Arrisku-ezaugarriak: H5

EHZ: 150110

Urtean sortutako kantitatea: 1,75 t

Ontzi erabiliak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira eta Garbiguneko plastikozko ontzietarako kaioletan biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

8. hondakina: «Metalezko bidoiak»

Identifikazioa: A80547284/487820/7/8

Helburu-eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C41-51

Arrisku-ezaugarriak: H5-14

EHZ: 150110

Urtean sortutako kantitatea: 2,16 t

Ontzi erabiliak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira, eta kudeatzaile baimenduari igorri arte biltegiratzen dira.

9. hondakina: «Metalezko ontziak»

Identifikazioa: A80547284/487820/7/9

Helburu-eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C41-51

Arrisku-ezaugarriak: H5-14

EHZ: 150110

Urtean sortutako kantitatea: 0,47 t

Ontzi erabiliak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira eta Garbiguneko metalezko ontzietarako kaioletan biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

10. hondakina: «II. motako hondakin biosanitarioak»

Identifikazioa: A80547284/487820/7/10

Helburu-eragiketaren kodea: D15

Osagai arriskutsuak: C35

Arrisku-ezaugarriak: H9

EHZ: 180103

Urtean sortutako kantitatea: 0,01 t

Osasun-zerbitzuaren azpiprozesuan sortzen dira eta Osasun Zerbitzuko ontzi espezifikoan biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

11. hondakina: «Ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak»

Identifikazioa: A80547284/487820/7/11

Helburu-eragiketaren kodea: R4

Osagai arriskutsuak: C6-18

Arrisku-ezaugarriak: H6-14

EHZ: 160213

Urtean sortutako kantitatea: 0,72 t

Ekipamendu elektriko eta elektronikoak birjartzean sortzen dira eta ontzi espezifikoetan biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

12. hondakina: «Aerosol erabilien hondakinak»

Identifikazioa: A80547284/487820/7/12

Helburu-eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C41

Arrisku-ezaugarriak: H3b-5

EHZ: 160504

Urtean sortutako kantitatea: 0,05 t

Lubrifikatzaileak, disolbatzaileak eta korrosio-kontrako produktuak zituzten aerosol-ontziak biltzean sortzen dira eta ontzi espezifikoan biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

13. hondakina: «Koipe lodia»

Identifikazioa: A80547284/487820/7/13

Helburu-eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarriak: H5

EHZ: 120112

Urtean sortutako kantitatea: 0,33 t

Makinetan lubrifikatzaile gisa erabilitako koipea garbitzean sortzen da eta estalkipeko edukiontzi batean biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

14. hondakina: «Urontziaren garbiketako hondakin-ura»

Identifikazioa: A80547284/487820/7/14

Helburu-eragiketaren kodea: D9

Osagai arriskutsuak: C24

Arrisku-ezaugarriak: H5

EHZ: 190813

Urtean sortutako kantitatea: 58,2 t

Araztegia eta bildutako urak biltegiratzeko urontzia garbitzean sortzen da eta sortzen den lekutik biltzen du zisterna-kamioi batek kudeatzaile baimenduari igortzeko.

15. hondakina: «Amiantoa duten eraikuntza-materialak»

Identifikazioa: A80547284/487820/7/15

Helburu-eragiketaren kodea: D15

Osagai arriskutsuak: C25

Arrisku-ezaugarriak: H7

EHZ: 170605

Urtean sortutako kantitatea: 3,26 t

Amiantoarekin eraiki ziren eraikuntza-elementu zaharrak eraistean sortzen dira eta edukiontzi espezifikoan biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

16. hondakina: «CFCak eta gainerako hozteko gasak»

Identifikazioa: A80547284/487820/7/16

Helburu-eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C42

Arrisku-ezaugarriak: H14

EHZ: 160504

Urtean sortutako kantitatea: noizean behin

Hozteko ekipamenduak erretiratzeko beharrizanarengatik edo ekipamendu horien mantentze-lanarengatik sortzen dira. Estalkipean biltegiratzen dira, kudeatzaile baimendu bati igorri arte.

17. hondakina: «Beste ontzi batzuk»

Identifikazioa: A80547284/487820/7/17

Helburu-eragiketaren kodea: R13/D15

Osagai arriskutsuak: C24

Arrisku-ezaugarriak: H5

EHZ: 150110

Urtean sortutako kantitatea: aldakorra

Ontzi erabiliak biltzeko eragiketetan sortzen dira. Estalkipean biltegiratzen dira kudeatzaile baimendu bati igorri arte.

18. hondakina: «Xurgatzaileak-material kutsatuak»

Identifikazioa: A80547284/487820/7/18

Helburu-eragiketaren kodea: R13/D15

Osagai arriskutsuak: C24

Arrisku-ezaugarriak: H5

EHZ: 150202

Urtean sortutako kantitatea: aldakorra

Mantentze-lanetan sortzen dira. Edukiontzi espezifiko batean biltegiratzen dira, kudeatzaile baimendu bati igorri arte.

19. hondakina: «Pintura»

Identifikazioa: A80547284/487820/7/19

Helburu-eragiketaren kodea: R13/D15

Osagai arriskutsuak: C41-C3B

Arrisku-ezaugarriak: H5

EHZ: 080113

Urtean sortutako kantitatea: aldakorra

Instalazioen atontze-lanetan sortzen dira. Edukiontzi espezifiko batean biltegiratzen dira, kudeatzaile baimendu bati igorri arte.

20. hondakina: «Apar-sortzailea»

Identifikazioa: A80547284/487820/7/20

Helburu-eragiketaren kodea: D15

Osagai arriskutsuak: C24

Arrisku-ezaugarriak: H5

EHZ: 200129

Urtean sortutako kantitatea: 500 kg

Suteen kontrolerako instalazioen mantentze-lanetan sortzen dira. Estalkipean biltegiratzen dira edukiontzi espezifiko batean, kudeatzaile baimendu bati igorri arte.

8. PROZESUA: «MAKINEN ETA EKIPAMENDUEN GARBIKETA»

1. hondakina: «Disolbatzaile halogenatuak»

Identifikazioa: A80547284/487820/8/1

Helburu-eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C40

Arrisku-ezaugarriak: H6

EHZ: 140602

Urtean sortutako kantitatea: 0,03 t

Laborategian sortzen dira eta kubeta gaineko bidoi batean biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

2. hondakina: «Disolbatzaile organiko ez-halogenatuak»

Identifikazioa: A80547284/487820/8/2

Helburu-eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C41-43

Arrisku-ezaugarriak: H3b-5

EHZ: 140603

Urtean sortutako kantitatea: 4,19 t

Olioz eta koipez bustitako metalezko piezak garbitzean sortzen dira eta kubetako bidoian biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

3. hondakina: «Olioa eta koipea duten trapuak eta kotoiak»

Identifikazioa: A80547284/487820/8/3

Helburu-eragiketaren kodea: D15

Osagai arriskutsuak: C41-51

Arrisku-ezaugarriak: H5

EHZ: 150202

Urtean sortutako kantitatea: 13,82 t

Garbiketan eta mantentze-lan orokorretan sortzen dira eta edukiontzi espezifikoan biltegiratzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

9. PROZESUA: «LABORATEGIA»

1. hondakina: «Laborategiko hondakinak»

Identifikazioa: A80547284/487820/9/1

Helburu-eragiketaren kodea: D15

Osagai arriskutsuak: C23-24-41

Arrisku-ezaugarriak: H6-8

EHZ: 160506

Urtean sortutako kantitatea: 500 kg

Laborategiko saiakuntza eta analisietan sortzen dira eta garbigunean biltegiratzen dira.

2. hondakina: «Laborategiko erreaktiboak izan dituzten beirazko ontziak»

Identifikazioa: A80547284/487820/9/2

Helburu-eragiketaren kodea: D15

Osagai arriskutsuak: C23-24-41

Arrisku-ezaugarriak: H14

EHZ: 150110

Urtean sortutako kantitatea: 60 kg

Kubetako 60 litroko bidoietan biltegiratzen dira, kudeatzaile baimenduari igorri arte.

10. PROZESUA: «GAS EFLUENTEAK ARAZTEA»

1. hondakina: «Keen araztegiaren instalazioko mahuka-iragazkiak»

Identifikazioa: A80547284/487820/10/1

Helburu-eragiketaren kodea: D15

Osagai arriskutsuak: C24

Arrisku-ezaugarriak: H5

EHZ: 150202

Urtean sortutako kantitatea: 350 kg 5-6 urtean behin

Hondakin hau ez da biltegiratzen. Apurtzen diren unean kudeatzaile baimendu batekin kudeatzen dira, eta ez dira enpresaren instalazioetan metatzen antzeko era batean apurtu arte. Hala egiten da mota horretako hondakinak oso epe luzeetan sortzen direlako.

2. hondakina: «Keen araztegiaren instalazioko mahuka-iragazkiak»

Identifikazioa: A80547284/487820/10/2

Helburu-eragiketaren kodea: R4

Osagai arriskutsuak: C18-24

Arrisku-ezaugarriak: H12

EHZ: 150202

Urtean sortutako kantitatea: 0,4 t

Labe birakariko gasak arazteko sistemaren iragazkien mahukak aldatzean sortzen dira. Aluminiozko partikula metalikoak dituzten mahukak dira. Edukiontzi batean biltzen dira kudeatzaile baimenduari igorri arte.

3. hondakina: «Kearen tratamendurako instalazioko hautsa»

Identifikazioa: A80547284/487820/10/3

Helburu-eragiketaren kodea: R4

Osagai arriskutsuak: C18-24

Arrisku-ezaugarriak: H12

EHZ: 100323

Urtean sortutako kantitatea: 21 t

Kearen tratamendurako instalazioan ateratzen den hautsa da, bai partikulak bereizteko zikloietakoa, bai mahuka-iragazkikoa bertakoa. Bi bag motako zakuetan bilduko da, kudeatzaile baimenduari igorri arte.

Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, oinarrizko beste kode batzuk, beren izaera dela-eta, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jarduerak iraun bitartean, hala nola hondakinaren osagai arriskutsuak eta mota zehazten dituztenak.

Kudeatzaile baimenduari ematea aurreikusten den hondakin arriskutsuen identifikazioa eta sailkapena berrikusi egin beharko dira, identifikazio eta sailkapen horiek ebazpen honen izapidetze-aldian promulgatutako araudi berrira egoki daitezen. Berrikusi egin beharko dira, bereziki hondakin arriskutsua izateari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, honako hauetan ezarritako irizpideen arabera aplikatzekoak diren kodeak: Hondakin Zerrenda Europarra, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez Europako Parlamentuak eta Kontseiluak hondakinei buruz eman zuten eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituzten 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten baita.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Taladrinen hondakinak eta Urontziaren garbiketako hondakin-ura, sortzen den instalazioko gordailutik jaso behar da zuzenean, aurretik ontziratu eta biltegiratu gabe, eta baimendutako kudeatzaileari eman behar zaio.

d) Uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dituzte hondakin arriskutsuak dauzkaten ontzi edo ontzikiek, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

e) Aurreko epigrafean aipatutako edukigailuak edo ontziak argi nahiz irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan etiketatu beharko dira, bai eta indarreko araudiaren arabera ere.

f) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituenean, eta hori garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.

g) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiago biltegiratu. Salbuespen-egoeratan, ingurumen-organoak aldatu ahalko du epe hori, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

h) Egiaztatu egin beharko da ezen, baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak honako betekizunak betetzen dituela: halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutakoak.

i) Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

j) Ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– gailu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuak xedatutakoa bete beharko dute. Baimendutako kudeatzailearen onarpen-agiria izateko, eraman aurretiazko jakinarazpena egiteko eta kontrolaren eta jarraipenaren agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, baita toki-erakundeei ematen zaizkienak gaika bildutako udal-hondakinekin eta horien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

k) Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k poliklorobifeniloak (PCB) dituzten edo izan ditzaketen aparatuak dauzkan bitartean, haiek behar bezala kudeatzeko, bete egin beharko ditu abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan –polikrorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten aparatuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen dekretuan– azaltzen diren baldintzak (dekretu hori otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuak aldatu zuen).

l) Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k, berreskuratu egingo dira, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz deuseztatzeko; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko dira, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

m) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k neurri babesleak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluak ezartzen duenez, baldin eta lege horren arau bidezko garapenean Aludium Transformación de Productos, S.L.U. hondakin arriskutsuen sortzaile txiki gisa katalogatzen ez bada.

n) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.4.3.– Hondakin ez-arriskutsuak.

a) Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak:

(Ikus .PDF)

b) Material erregogorreko adreiluen kasuan, hondakin horiek ispilu-sarrera dute gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta hondakin horiek lehenengo aldiz ebaluatu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Hondakina arriskutsua dela ezartzen bada, Ebazpen honetako B.4.2 idatzi-zatian jasotako xedapenak aplikatuko dira.

c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio –hornitzaileari–, erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile baimendu bati emango zaizkio.

d) Hondakin horiek deuseztatzeko badira, ezingo dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balioztatzea bada, ordea, 2 urtez gorde ahal izango dira.

B.5.– Ontziak merkaturatzea.

Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k, produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datuen igorpen hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera egingo da.

Era berean, Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du derrigorrez, zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita. Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k bere produktuak merkaturatzeko industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, ontzi eta ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen Lehen Xedapen Gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k, urte natural baten zehar, ondoren zehazten diren kantitateak baino gehiagoko hondakinak sortu ahalko dituen produktu ontziratuak edota industria- edo merkataritza-ontziak merkaturatzen baditu:

– 250 tona, beira soilik bada.

– 50 tona, altzairua soilik bada.

– 30 tona, aluminioa soilik bada.

– 21 tona, plastikoa soilik bada.

– 16 tona, egurra soilik bada.

– 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.

– 350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.

Enpresaren Prebentzio Plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko iraunaldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, martxoaren 31 baino lehen. Bi agiriok dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da.

B.6.– Lurzorua babesteko baldintzak.

a) Ezohiko jardunaren prebentzioari eta esku-hartzeari buruz ebazpen honen Laugarrena.D.4 atalean jasotako neurriak, eta hondakinak biltegiratzeari eta zamalanei buruz Laugarrena.B.4 atalean jasotako neurriak hartuko ditu Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k.

b) Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako betebeharrak betetze aldera lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenaren arabera, Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k zaintzeko eta kontrolatzeko planarekin segitu beharko du, obra-hondakindegi zaharreko lursailetan burututako erremedioaren eraginkortasuna egiaztatzeko. Kontrol-plan hori hiru urtero lurzoruaren kalitatearen analisiak izango dira, gunean instalatutako MW13, MW14, MW15 eta MW16 piezometroen bidez.

c) Gainera, dena delakoagatik, instalazioa abian jarri ondoren eta funtzionatzen duen bitartean, berekin lursaileko lurrak hondeatzea dakarten obrak egitea aurreikusten denean, ebazpen honen Hirugarrena.B.6 idatzi-zatian (a, b, c, d, e, f, g eta h epigrafeak) jasotako neurriak hartu beharko dira, ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatua aplikatzea baztertu gabe.

B.7.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB ere.

a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB ere.

a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

c) Labe birakari berriaren instalazioarekin lotuta dauden bi zarata-iturri berrietarako (gasen tratamendurako instalazioa eta mahuka-iragazkia), Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k beharrezko neurriak hartuko ditu instalazioak urriaren 16ko 213/2012 Errege Dekretuaren I. eranskineko F taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak transmititu ez ditzan kanpoko ingurumenera, betiere horiek aipatu arauaren II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera ebaluatuta.

(Ikus .PDF)

– Muga-balio horiek aplikagarriak dira orobat ezein eremu akustikotan kokatuta ez dauden bizitegi-erabilerako eraikinetarako, baliook eraikinaren garaiera orotan leihodun fatxada guztietara iristen den soinuari dagozkiolarik, are eraikin horiek Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpo egonda ere.

Kanpoaldeko muga-balioek lurretik 2 metroko garaiera dute erreferentziatzat, eta eraikuntzaren garaiera guztiak leihodun fatxaden kanpoaldeari dagokionez.

C) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Atmosferarako emisioak kontrolatzea.

a) Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k emisioak kontrolatu beharko ditu, ondorengo informazioaren arabera:

(Ikus .PDF)

b) Puntu honetako a) idatzi-zatian aipatutako neurketa guztiak II. mailako administrazioarekiko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu, dekretu honetan xedatuaren arabera: 212/2012 Dekretua, urriaren 16koa, ingurumen-lankidetzako erakundeak arautzen dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duena. Neurketa horiei dagozkien txostenek Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak 2012ko uztailaren 11n emandako Aginduan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

c) a) idatzi-zatian azaldutako emisio-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gehiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta emisioaren iraupen globala plantaren funtzionamendu-denboraren % 5etik gora bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egn beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute.

d) Sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko ditu eskatutako kontrolen txostenak, zeinen edukia jarraibide teknikoetan ezarritakoaren araberakoa izango baita. Agiri horiek Ingurumen Sailburuordetzara bidaltzea transakzio elektroniko bidez egingo da, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

e) Eguneratutako emisio-fokuen erregistro bat eduki beharko da, euskarri informatikoan, edo, hori ezin bada, paperean, aipatu abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskinean ezartzen den gutxieneko edukia jasoko duena. Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, hala laginak hartzea nola ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren 255. artikulua) eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua. Urontzi eta hozte-zirkuituen aldizkako hustuketako fluxuaren analisiekin batera, atzipen-uraren analisia ere egin beharko da, OEK eta AOX parametroei dagokienez. Xukatzeko ponpen probetako uraren fluxuaren analisiarekin batera, halaber, atzipen-uraren OEK parametroaren analisia egin beharko da.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaizkio laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.

c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

d) Isuriak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da puntu honetako a) idatzi-zatian ezarritako kontrol-parametro guztiek Ebazpen honen Laugarren idatzi-zatiko B.3.3 azpi idatzi-zatian ezarritako mugak betetzen dituztenean.

e) Titularrak urtero aurkeztu beharko du lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarriak barne hartutako substantzia arriskutsuak dituzten isurketak daudela aitortzen duen agiria. Adierazpen horretan produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu. Datuen igorpen hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera egingo da.

C.3.– Zarataren kontrola.

a) Hiru urtean behin, 60 segundotan Ld, Le, Ln, LAeq,Ti eta LAeq indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira. Lortutako emaitzen arabera, ondorengo neurketetarako beste aldizkakotasun bat zehaztu ahalko da.

b) Neurketa bidezko ebaluazioak akustikaren esparruan entsegu-laborategi gisa egiaztatutako ingurumen-lankidetzako erakunde batek egin beharko ditu.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan eta urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren IV. eranskinean ezarritakora egokituko dira.

d) Sustatzaileak proposamen zehatz bat landu beharko du eta ebaluazio-puntu zehatzak adierazi bertan. Ebazpen honen Laugarrena.C.7 idatzi-zatian aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginean sartuko da proposamena.

C.4.– Lurzoruaren eta lurrazpiko uren kontrola.

a) Instalazioaren funtzionamenduaren ondorioz, kokalekuan egon daitezkeen substantzia arriskutsuak direla eta, kutsadura arriskuaren ebaluazio sistematiko bat gauzatuko du Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k, ohiko baldintzetan zein ohikoak ez diren baldintzetan. Ebaluazio hori gutxienez bost urtean behin egingo da, eta lehen aipatutako ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 16.2 artikuluan jasotako lurzoruaren egoerari buruzko txosten eguneratua bidali beharko zaio ingurumen-organoari maiztasun berarekin.

Lurzoruaren egoerari buruzko txostena I. taldeko jarduera bati dagokion edukia izango du, organo honek garatutako eta web-gune honetan eskuragarri dagoen prozedura operatiboan zehaztutakoaren arabera:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-7932/es/contenidos/manual/informe_preliminar_suelo/es_doc/indice.html

Lehen esandakoa baztertu gabe, txostenean honako datu hauek ere jasoko dira:

– Aintzat hartutako aldian izan diren gorabeherak, substantzia arriskutsuak direla-eta lurraren eta lurrazpiko uren kutsadura sortu ahal izan dutenak.

– Instalazioan hartutako neurrien egoera zein den –zolak iragazgaiztea, drainatzeak, kubetak eta kutxatilak– eta larrialdi-egoeran jarduteko bitarteko egokiak eta nahikoak erabilgarri daudela egiaztatzen duen adierazpena, teknikari eskudun batek sinatua. Ekipamenduak eta azalerak egoera onean daudela egiaztatzen, edo, hala badagokio, horietan antzemandako hutsuneak jasotzen dituen berariazko adierazpena egin beharko da.

– Lurzorua edo lurrazpiko urak kutsatuta egon daitezkeela dioen adierazpena, hala egokituz gero, edo, bestela, horrelako aztarnarik ez dagoela egiaztatzen duen adierazpena.

b) Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k, gainera, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatearen kontrola egingo du, gutxienez bi zundaketa eginez honako hauetarako: urak karakterizatzeko, ateratako lur-zutabea karakterizatzeko eta piezometro bana gaitzeko, zeinak lurpeko uren kalitatearen jarraipena egiteko erabiliko baitira. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da.

Idatzi-zati honetan jasotakoa betetzeko aurkeztu beharreko informazioa lehen aipatutako urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan xedatuaren arabera egiaztatutako erakunde batek egin beharko du, hala nola organo honek horretarako onar ditzakeen jarraibideetan adierazitakoaren arabera.

C.5.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren funtzionamenduaren adierazle hauen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

C.6.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Bidalketa Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen eta web-orri honetan eskuragarri dagoen ingurumena zaintzeko programaren gidan jasotako formatuan egingo da.

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-pcc/eu/

Ebazpen honetako hainbat ataletan ezarritakoari kalterik egin gabe, bidalketa hori urtean behin egingo da, martxoaren 30a baino aurretik beti, eta ingurumena zaintzeko programaren emaitzak ingurumen gaietan espezializatuta dagoen erakunde independente batek egindako txosten batekin batera bidaliko dira. Txosten horretan adieraziko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak kontrolatzeko sistemak ere. Ingurunearen kalitatea eta emaitzen analisia ere adieraziko dira, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, haien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

C.7.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Lantegia gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako eragiketa programatuak.

Programatutako mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen kalkulua egin beharko du enpresak, eta, hala egokituz gero, beraiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

D.2.– Jarduera etetea eta aurretiazko jarduketak.

Alde batera utzi gabe 26/2007 Legea, urriaren 23koa, Ingurumen-ardurari buruzkoa, eta 1514/2009 Errege Dekretua, urriaren 2koa, kutsaduraren eta narriaduraren aurka lurpeko uren babesa arautzen duena, hala nola lurzoruaren babes arloko legedi egokia, Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k hurrengo idatzi-zatietan jasotako baldintzak bete beharko ditu.

a) Proposamen bat egingo da uztailaren 1eko 16/2002 Legean aipatzen den oinarrizko txostena egiteko beharrari buruz, lurzoruaren eta lurpeko uren egoerarekiko alderaketa kuantitatiboa egin ahal izateko, jarduerak behin betiko eten ondoren, arau horren 22bis artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Proposamena egiteko, kontuan hartuko dira Batzordearen Jakinarazpena - Europar Batzordearen Orientazioak delakoak, hurrengo web-orrian eskura dagoen emisio industrialei (2014/C 136/03) buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren 22. artikuluko 2. idatzi-zatiaren barruan, abiapuntuko egoeraz ematen dituen jarraibideak.

http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/PDF/?uri=OJ:C:2014:136:FULL&from=ES

Dokumentu horretan deskribatutako metodologiaren aplikaziotik ondorioztatzen bada nahitaezkoa dela oinarrizko txostena egitea, txosten horrek eskatzen dituen datuak lortu ahal izateko ikerketa-estrategia aurkeztuko da. Baina ezinezkoa bada instalazioak lurzorua edo lurpeko urak kutsatzea, hori justifikatzeko memoria aurkeztuko da.

b) Aurreko epigrafean aipatutako oinarrizko txostena egin behar dela erabaki bada, jarduera behin betiko eten ondoren, titularrak lurzorua nola dagoen eta instalazioak erabilitako, ekoitzitako edo zabaldutako gai arriskutsu garrantzitsuek lurpeko uretan zer-nolako kutsadura eragin duten ebaluatuko du, eta organo honi emango dio ebaluazio horren emaitzen berri. Ebaluazioak erabakitzen badu instalazioak lurzoruaren edo lurpeko uren kutsatze aipagarria eragin duela oinarrizko txostenean jasotako egoerarekin alderatuta, titularrak neurri egokiak hartuko ditu kutsadura horri aurre egin eta instalazioa egoera hartan berriz jartzeko, aipatu urriaren 23ko 26/2007 Legearen II. eranskineko arauei jarraikiz.

c) Nolanahi ere, eta titularrari oinarrizko txostena egiteko ez eskatu arren, jardueren behin betiko etena gertatu ondoren, Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k gai arriskutsu guztiak kendu eta instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, behin betiko ixtean lekua garbi geratzeko, eta instalazioan geratutako hondakin guztiak kudeatzaile baimendu bati emateko. Lekuak, jarduera dela eta lurra eta lurpeko urak kutsatzearen ondorioz, pertsonen osasunarentzat eta ingurumenarentzat arrisku aipagarririk ez duela sortzen bermatuko da.

d) Jarduera lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen eta lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoruak kutsatutzat jotzeko irizpide eta estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren aplikazio-esparruan dagoenez, Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k, instalazioa behin betiko itxi eta gehienez ere bi hileko epean, ixte horren berri eman beharko dio organo honi. Jakinarazpen horrekin batera, aipatu ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatuaren ondorioetarako jarduera-proposamena aurkeztuko da, edo, desjabetze-ekintza baten ondorioz utzi bada jarduera edo instalazioa, gertaera hori egiaztatzen duen dokumentazioa.

D.3.– Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako etetea aurreikusten bada, industriako isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan araututa dagoenez, Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k, nahitaezko aurretiazko jakinarazpenarekin batera, dokumentu bat bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara, instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen bateratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.

D.4.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduerak.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan jasotako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak aplikatzeaz gain, honako idatzi-zati hauetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Besteak beste, disolbatzaileak, margoak, hala nola zepak eta, orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Hori dela-eta, isuriak, jarioak edo ihesak izan ditzaketen lursailen azalera guztiak iragazgaiztuko dira. Zolak diseinatzean, kontuan hartuko dira drainatzeko eta efluenteak biltzeko gailuak, ingurunean kutsatzaileak barreiatzeko bideak eragozteko.

b) Kutxatila itsuak jarriko dira, efluente kutsatzaileak ibilgura zabaltzea eragozteko, funtzionamendua anomaloa izanez gero.

c) Biltegiratzea

Prozesurako behar diren lehengai, erregai eta produktu guztiak ingurunean ez barreiatzeko moduan biltegiratuko dira.

Hauts-produktuak gordetzeko, iragazkiak dituzten silo itxiak egongo dira.

Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak, sukoiak eta erregaiak nahiz korrosiboak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Betebehar hori betetzen dela egiaztatzeko, erakunde eskudunek emandako egiaztagiriak aurkeztuko zaizkio Ingurumen Sailburuordetzari.

d) Instalazioen mantentze prebentiboa

Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura saihesteko; halaber, ezarritako neurrien jardun egokia bermatu beharko da. Isuri-ihesak daudenean lurzorua eta, hala egokituz gero, ura babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz-mehatz adieraziko da alderdi hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak –iragazgaiztea–, biltegiratzeko neurri bereziak –gai arriskutsuak–, egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainezkatzeez ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaintzea eta garbitzea –sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa-mota–, eta lurzorura isuritakoa biltzeko sistemak.

Aurreko lerrokadan adierazitako eskuliburuak zaintzeko eta kontrolatzeko programa bat eduki beharko du, alderdi hauek bilduko dituena: iragazgaiztasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulen egoera, presioa arintzeko sistemaren egoera, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskatzeak –hormena eta estaldurena– eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua eta, hala egokituz gero, ura kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Era berean, atmosferaren eta ingurune urtarraren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa eta abar) eta zaintza- eta kontrol-sistemen egoera ona bermatzeko neurriak hartuko dira.

e) Erregistro bat ere eduki behar da, eta bertan eman behar da aldizkako mantentze-lanen berri, bai eta antzemandako gorabeheren berri ere. Ur araziak isurtzeko hodiaren mantentze-eragiketei dagokien atalean hodiaren egoerari buruzko ebaluazio bat barne hartuko da.

f) Ingurumen Sailburuordetzara kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura bat bidaliko da, husteko prozesuan ingurumenean eragin negatiboa izan dezaketen produktuen jarioak barreiatzea eragozteko.

g) Gorabeheraren bat gertatuz gero jarduteko modua.

Jarduteko protokolo bat eduki behar da eskura, ingurunean eragin negatibo garrantzitsuak eragin ditzaketen gorabeherak edo ezohiko jardunak gertatuz gero erabiltzeko. Protokoloak, gutxienez, honako gai hauek argi eta garbi zehaztu behar ditu, gerta daitekeen gorabehera edo anomalia jardun bakoitzarentzat:

– Jarraitu beharreko jardunak, hurrengo idatzi-zatian zehazten den jakinarazpena agintariei helaraztea barne hartuta.

– Jardunen segida.

– Jardun bakoitzaren arduraduna(k).

Istripuz isurketarik gertatuko balitz, berehala geldiaraziko da.

Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

h) Ingurumen-baimen bateratua bete ezean, sustatzaileak behar diren neurriak hartu beharko ditu betetzea ahalik eta lasterren gertatuko dela berriz ziurtatzeko.

i) Gorabeheraren edo ez-betetzeren bat gertatuz gero agintariei jakinaraztea.

Ingurunean edo jardueraren kontrolean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren bat izanez gero, edo ebazpen honetan ezarritako baldintzak ez betetzea gertatuz gero, sustatzaileak berehala eman beharko dio gorabehera, ezohiko gertaera edo ez-betetze horren berri Ingurumen Sailburuordetzari, betiere zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean honako alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gertakari-mota.

– Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehatz daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Izandako ondorioak.

– Epe laburrera aurreikusitako jardunak, hala egokituz gero.

Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gertakari-mota.

– Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gertakariaren iraupena.

– Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

– Mugak gaindituz gero, isuriei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen balioztapena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurri horiek eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Halaber, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio instalazioaren etengabeko prozesu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako mantentze-lanak barne hartuta. Jakinarazpen hori 15 egun lehenago egin behar da, gutxienez.

j) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

k) Instalazioek suteen aurkako babesaren alorrean indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Betebehar hori betetzen dela egiaztatzeko, erakunde eskudunek emandako egiaztagiriak aurkeztuko zaizkio Ingurumen Sailburuordetzari.

E) E-PRTR jakinarazpena.

Urtean behin, Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara, uretara eta lurzorura egindako isurtzeei eta sortu dituen bestelako hondakinei buruzko datuak, EPER Euskadi - Igorpen eta Iturri Kutsagarrien Erregistroa landu eta eguneratzeko, betiere E-PRTR Erregelamenduko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.

Transferitutako datuen ekitaldia amaitu eta hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidaliko da informazio hori, eta IKS-eeM sistemaren e-DMA N jakinarazpenaren bidez egingo da bidalketa, betiere irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortu eta arautzen da. Datu horiek guztiek ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan sartuko dira; gero, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) bidaliko da informazio hori.

Era berean, ebazpen honetan adierazten diren gainerako informazio-trukeak aipatu ingurumen-adierazpenaren bidez egingo dira lehentasunez.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

F) Instalazioan aldaketak egitea.

1) Ingurumen-baimen bateratu honi dagokion instalazioan aldaketak egiteko, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10 artikuluan xedatutako erregimena bete behar da, eta, beharrezko izanez gero, aldaketak egin beharko dira ingurumen-baimen bateratuan. Egin beharreko aldaketa funtsezkoa bada, ezin izango gauzatu harik eta ingurumen-baimen bateratua aldatu arte.

2) Era berean, proiektuaren aldaketa kasuetan, aplikatzekoa izango da ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluan xedatua. Ezingo da aldaketarik egin instalazioan, funtsezkoa izan zein ez, ingurumenaren inpaktu-ebaluazioa egitea beharrezkoa badu, aurrez kasuan kasuko prozedura arrunta edo sinplifikatua bukatu gabe.

3) Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k instalazioan aldaketaren bat egin nahi badu, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko dio, eta web-orri honetan dagoen inprimaki hau bete beharko du:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/es/contenidos/informacion/ippc/es_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc

gainera, jakinarazpen horrekin batera, erreferentziazko arauetan eskatzen diren dokumentu guztiak aurkeztu beharko ditu.

4) Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egitea beharrezkoa izan ezean, titularrak funtsezkoa ez den aldaketa bat egin ahalko du, baldin eta, aurreko idatzi-zatian aipatu jakinarazpena behar bezala egin ondoren, ingurumen-organoak aurkakoa esaten ez badu jakinarazpena egin eta hilabeteko epean.

5) Nolanahi ere, ez da ondorioztatuko instalazioa aldatu denik eta ingurumen-baimen bateratua lortzeko beste prozedura bat izan behar denik uztailaren 1eko 16/2002 Legearen I. eranskineko edozein epigrafetan jasotako jarduera berri bat ezartzea, epigrafe hori indarreko ingurumen-baimen bateratuan esplizituki jasotako epigrafeak ez bezalakoa bada.

Bosgarrena.– 16-I-01-0000000000086 erregistro-kodea egokitzea Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k ustiatutako instalazioari; sozietate-egoitza Donostia-Bilbo Errepideko 89,7 km-an du, Amorebieta-Etxano (Bizkaia) udalerrian, kokaleku honetan: UTM 30N ETRS89, X: 523.322 Y: 4.783.933.

Seigarrena.– Instalazioa abian jarri aurretik bete behar diren baldintza hauek ezartzea:

A) Egiaztapen-agiriak.

Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko dio ebazpen honen Hirugarren eta Laugarren idatzi-zatietako honako puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituela:

Hirugarren idatzi-zatia

B.6: Hondeaketa-plana

B.12: Obra-amaierako txostena

Laugarren idatzi-zatia

B.1.1.c: Autokudeatuko diren hondakinen aurretiazko karakterizazioa (EHZ: 10 03 16 10 03 15 kodean zehaztutakoak ez diren aparrak)

B.1.5: Fitxategi kronologiko eredua

B.4.2.a: Hondakin arriskutsuen identifikazioaren eta sailkapenaren berrikuspena

C.1.e: Emisio atmosferikoen erregistro-eredua

C.3.d: Soinu-emisioak kontrolatzeko proposamena

C.7: Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina

D.1: Mantentze-lanetan sortutako hondakinen zenbatespena eta kudeaketa-proposamena.

D.2.a: Proposamena oinarrizko txostenari dagokionez

D.4.e: Mantentze-lanak eta gertakariak erregistratzeko eredua.

D.4.i: Gertakarietan jarduteko protokoloa

D.4.k: Suteen aurkako araudia betetzen delako akreditazioa

Atal honetan aipatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko 6 hilabete egongo dira, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori luzatu ahalko da, behar bezala arrazoituz gero eta sustatzaileak aldez aurretik eskatuz gero.

Era berean, sustatzaileak «as built» proiektua aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetza honetan aipatu epearen barruan, hala nola teknikari eskudun batek egindako ziurtagiri bat, instalazioak aurkeztutako proiektuaren eta ebazpen honetan xedatuaren arabera eraikita eta hornituta daudela esaten duena. Nolanahi ere, ebazpen honetan jasotako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, ezinbestekoa izango da kontuan hartzea ingurumen-organo honi lotutako zerbitzu teknikoek, hala egokituz gero, egiten duten ikuskaritza-bisitaren emaitza kontuan hartzea.

B) Ikuskapen-bisita eta beharrezko baimenak.

Ingurumen-organoari atxikitako zerbitzu teknikoek egiaztatuko dute –ikuskapena «in situ» eginez– aurkeztutako proiektuaren eta ebazpen honetan ezarritakoaren arabera ekipatuta daudela instalazioak. Horretarako, ikuskapen-bisita hori egin aurretik, sustatzaileak proiektua «as built» eta teknikari eskudunak alderdi horiek bete direla adieraziz emandako ziurtagiria aurkeztu beharko ditu Ingurumen Sailburuordetzan.

Hondakin eta lur kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 27.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ikuskapenaren emaitzaren eta artikulu horretan ezarritako gainerako baldintzak betetzen direla ingurumen-organoak egiaztatzearen mende geratzen da baimen honen eraginkortasuna.

C) Proba-aldia eta lehenengo neurketak.

Instalazioa benetan martxan jarri aurretik, abiarazteko probaldi bat egin ahal izango da, gehienez ere sei hilabetekoa, eta, probaldi horretan, neurri zuzentzaileak eraginkorrak direla egiaztatzeari ekingo zaio, besteak beste. Ingurumen-organoari aldez aurretik jakinarazi beharko zaio probaldia hasteko aurreikusitako eguna eta probaldiaren aurreikusitako iraupena.

Proba-aldi hori hasi baino lehen, ebazpen honen Laugarrena.C.4 idatzi-zatian aipatutako lurpeko uren eta lurzoruaren egoeraren lehenengo neurketak egingo dira. Ebazpen honen Laugarrena.C.1 eta Laugarrena.C.3 idatzi-zatietan aipatutako lehen neurketak proba-aldian egingo dira. Halaber, emisioko neurketa errealak ere egingo dira, baita zarata-foku berrien immisioko modelizazioa ere, hori guztia labe birakari berriaren instalazioarekin lotuta. Lehen neurketa horien eta modelizazioaren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara igorriko dira instalazioa benetan abian jarri aurretik.

Proba-aldirik egiten ez bada, lurzoruaren eta lurpeko uren lehenengo neurketak, zeinak ebazpen honen Laugarrena.C.4 idatzi-zatian aipatuta baitaude, instalazioa abian jarri baino lehen egingo dira. Kasu horretan, ebazpen honen Laugarrena.C.1 eta Laugarrena.C.3 idatzi-zatietan aipatutako lehenengo neurketak eta emisioko neurketa errealak, baita zarata-foku berrien immisioko modelizazioa ere, labe birakari berriaren instalazioarekin lotuta, instalazioa abian jarri eta gehienez ere hilabeteko epean egingo dira. Lehenengo neurketa horien emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara igorriko dira, instalazioa abian jarri eta gehienez ere hiru hileko epean.

Zazpigarrena.– Ingurumen-baimen bateratua ofizioz berrikusiko da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan ezarritako kasuetan. Beharrezkoa bada, organo eskudunak eskatuta, baimenaren baldintzak berrikusteko beharrezko den aipatu arauaren 12. artikuluan eskatutako informazio guztia aurkeztuko du titularrak, eta baita isurpenen gaineko kontrolaren emaitzak eta instalazioa martxan dagoen bitartean lortutako beste datu batzuk ere, hala eskatzen bazaio.

Artikulu hori betetzekoa den arren, aldatu egin daitezke ebazpen honen baldintzak eta ingurumena zaintzeko programan jasotako baldintzak, baldin eta jardueraren sustatzaileak horrela eskatzen baldin badu eta behar bezala justifikatzen baldin badu haiek aldatzeko premia. Baldintza horiek ofizioz ere aldatu ahalko dira, eta halaber, modelizazio berriak eskatu ahalko dira zara eta dardarei buruz, honako kasu hauetako edozeinetan:

– Arau berriak indarrean jartzen direnean.

– Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko jakintza adierazgarri berrietara egokitzeko beharra ikusten baldin bada, bereziki sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.

– Ingurumena zaintzeko programak lortutako emaitzak, edo neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileek gerta daitezkeen ingurumen-inpaktuen inguruan erakusten duten edozein gabezia egiaztatzen duten beste ohar batzuk.

Zortzigarrena.– Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k Ebazpen honen xede den aluminioa galdatzeko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.

Bederatzigarrena.– Baimen hau baliogabetzat jotzeko arrazoitzat hartuko dira honako hauek:

– Ebazpen honen seigarren atalean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen ez badu epearen barruan, baldin eta interesdunak ez badu behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen.

– Aludium Transformación de Productos, S.L.U.ren nortasun juridikoa iraungitzen bada, indarreko arauek ezarritako kasuetan.

– Aludium Transformación de Productos, S.L.U.k eskatuta, aluminioaren galdaketa etetea urtebetetik gorako epe batez, aldi baterako eten baimendua izan ezean.

Hamargarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Aludium Transformación de Productos, S.L.U.ri, Amorebieta-Etxanoko Udalari, ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Hamaikagarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamabigarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 30a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IOSU MADARIAGA GARAMENDI.


Azterketa dokumentala